Honela zioen nazien garaian kontzentrazio eremu bateko atean jarritako kartel batek, eta toki latz, ilun, deabruzko eta ikaragarri horretan sartzen zituztenek hori irakurtzen zutenean ziur nago ez zutela sinetsiko, nahiz eta esaldi horri amore eman eta "kontsolatu".Ordudanik hona gure aurreko belaunaldietan ere sinesten zuten lanean baino hobeki ezin zitekeela egon, denok langileak eta arduratsuak izan behar genuelako. Zenbat aldiz ez ote dugu entzun jende franko depresioak jota gelditzen dela jubilatu eta gero? Ez duelako zereginik, edo ez dakielako non sartu denbora, edo gauzaeza sentitzen delako? Bai, gure antzinako askok eta askok lanean jarraitu nahi zuten. Ondoren, hainbat urtetan, aisialdiari garrantzia eman diote, agian turismoa bultzatzea edo beste ekintza batzuk egitea komeni zitzaielako bultzatu dute aisialdia. Garaia baino lehenago erretiratzen direnak hor daude, eta langile askok amets egiten du erretiroarekin.Baina jende xehea bere denbora libreaz gozatzeko prest dagoenean, hara non datorren Espainiako Gobernuaren proposamena, eta esaten diguten jubilatzeko legezko adina 67 urte arte luzatuko dela (progresiboki eta hau eta beste...), Europan ere irtenbide ezberdinak aplikatu dituztela, baina irtenbide hori herrialde gutxitan hartu dutela, Alemanian esaterako.Nork sinetsaraziko digu hori komenigarria dela sistemaren mantenamendua errazteko? Gizarte segurantza eta babes soziala mantentzeko dela?Nora ezean sentitu naiz berria entzuterakoan. Barka, baina nik ez dut sinesten, jakinda tartean aberats-aberatsak direla sosak beste herrialde batera eramaten dituztenak zergak ez ordaintzearren, edo batzuek izugarrizko etekinak ateratzen dituztela, edo aberatsek errenta aitorpenean duten guztia deklaratzen ez dutela. Gobernuak nola uzten du hainbeste zerga ihes egiten, gero langileei erretiroa luzatzeko?akinlo@euskalerria.org