Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzuko langileak gara eta idatzi honen bidez gure lana gertutik ezagutzera gonbidatzen zaitugu.Abenduko goiz hotz bat da eta elurra ari du. Kotxean sartu eta agendan begiratu dut gaurko lana antolatzeko. Zazpi etxe bisitatuko ditut gaur. Bertan, ez ditut soilik zaindu beharreko pertsonak aurkituko, ez; senideak ez ezik auzokideren bat ere han egongo da. Gure herrietan auzokideek mantentzen dituzten harreman estuak gizatasunaren seinale bat da; besteekiko kezka, ardura eta laguntzeko borondatea izaten dute helburu eta sentsazio horrekin eguna hastea benetan ederra da.Lehengo bisitak ohean ezin mugitu eta gauza guztietarako laguntza behar duten pertsonek jasotzen dituzte.Ez da soilik esparru fisikoa lantzen, psikologikoki ere saiatzen gara hoberena ematen. Hauetariko askok ezin dute hitz egin; hla ere, al duten moduan erantzuten gaituzte eta haien irrifarra eskaintzen digute. Nola da posible egoera horretan poza adieraztea? Asko sosegu eta onarpenaren adibidea dira, guretzat ikasgai bikaina.Pertsona askok ez daukate seniderik ez zaintzailerik eta hamabi orduz itxaron behar dute posturaz aldatzeko; askoren zaintzaileak haien adineko senar-emazteak dira eta gure lana, kasu horietan, euren egunerokotasuna hobetzea da orientazioa eskainiz.Goizeko hamaikak dira eta beste behar batzuk dituztenen etxeetara goaz. Gaur Mariarengana noa, ohetik altxatzeko eta bere burua garbitzeko behar nau, beste gauza guztietarako bera kapaz da; nire funtzioa osagarria da.Eguerdia da eta bazkariarekin laguntza behar dutenengana noa, baita paseo bat emateko, kartetara jolasteko, etab. behar dutenengana ere. Asko bakarrik daude eta gure presentzia asko eskertzen dute. Behar dute herriaren gorabeherak jakitea, galduta duten kontaktua gure bidez berreskuratzea. Haiek ere kezkatzen direlako beren auzokideez.Orduan konturatzen naiz zeinen inportantea den pertsona hauentzako herriko beste zerbitzu eta taldeekin harremanetan jartzea; hau da, jubilatuen egoitzak, familia, dendak, ile-apaindegiak, etab., posible den heinean sare bat sortzea. Haien bakardade gordina aldatu al izateko eta alaitasuna emateko, ondoan beste pertsonak dituztela sentitzea ezinbestekoa dutelako. Gaixorik egoteak, mendekoa izateak, etab. ez duelako esan nahi zorigaitzekoa izan behar duzula, eta gure lana, besteak beste, afektua ematea da.