KIROLA EGITEKO ZENBAIT ARRAZOI

Aintzane Garziandia 2010ko mar. 5a, 00:00

Kirola egitea, edo aldian behin ''mugitzea'', igogailua hartu ordez etxera eskaileretan barrena igotzea, edota kotxea edo autobusaren tokian bizikleta hartu edota oinez abiatzea, horrek guztiak gaixotasunak saihesten laguntzen duela gauza ezaguna zen.Jarraian, kirola egiteko zenbait arrazoi emanen dizkizuet, gorputza pixka bat mugituz gero zenbait gaixotasun edo arazo konpondu baititzakegu.Lehenengoa kolesterola; mugitzean bai kolesterola bai triglizeridoak ere metabolizatzen dituen entzima baten produkzioa estimulatzen da. Bigarren arrazoia diabetea da; frogatua geratu da jarduerak edo ariketa fisikoak gutxitu egiten duela helduen diabetea jasaten duten pertsonen kopurua. Hirugarrena bihotza; pertsona aktiboak, infartua edo hipertentsioa jasateko arrisku txikiagoa du, jarduera erregularra eta neurrizkoa bada. Laugarren arrazoia, hezurrak dira; ariketa ezberdinak egiteak osteoporosia borrokatzen eta hezur-masari bere mailan eusten laguntzen du. Hezur hauskorrak prebenitzeko ere balio du, hausturen arriskua gutxituz. Horretaz gain, haurtzaroko bere garapen normalean eragiteaz gain, hezur-masari eusten dio heldu gazteetan, hezur-galerari aurre hartuz eta, agian, baita prozesu hori irauliz ere. Edozein adin da ona kirola modu normalean eta erregularrean egiteko, betiere pertsonaren egoera fisikora egokitzen baldin bada. Bosgarren arrazoia oroimena da; azken ikerketen arabera, ikaskuntzan, kontzentrazioa eta oroimenerako gaitasunak gehitzen ditu ariketak. Seigarrena umore ona da; ariketa fisikoak umorea hobetzen du, eta gomendagarria da depresioari aurre egiteko (kasu arinetan), baita autoestima igotzeko ere. Azken arrazoia bizitza-luzera da; zenbait ikerketak frogatzen duten bezala, kirola astean 3 aldiz, 30-45 minutu egiteak, bat-bateko heriotza goiztiarraren arriskua gutxitzen duela. Ibiltzea, korrika egitea eta bizikletan aritzea dira, itxura guztien arabera, luzaroan bizitzeko sekretuak.