Azken urteetan Altsasu eta ibarreko herritarrek gure buruari egiten diogun galdera da: Komunitateko gobernuek zergatik gaituzte hain ahaztuta, edo, gutxienez, ez gaituzte Nafarroako beste eskualde batzuetan bezala tratatzen? Haietan industrialdeak eraikitzen dituzte, enpresak sortzen dituzte, udalak eta enpresak ekonomikoki laguntzen dituzte, eta abar. Zer egin behar dugu hobeki erakundeen aldetik tratamendua Zuzenagoa, Berdintasunezkoagoa eta Bidezkoagoa izateko?Pasa txarrak gogoratzen hasita: Ufesa nola itxi zen ikusi genuen, atzetik Dinescon etorri zen, ondoren Recindsa izan zen, segituan Isphording eta orain, errematerako, bat-batean Gamesa ere itxiko dela jakinarazi digute. Gobernuko jaun-andreak eta bazkide atxikiak, hau ez da onargarria. Dagoeneko dramaz betetako 200 familia daude bizi irauten . Langabezia tasa %20koa da ia eta hala kontu gehiago. Zer egin behar dugu: Altsasun eta Sakanako zati batean lan egin ahal izateko; Josefina Arregi klinika eta Aita Barandiaran zaharren egoitzarako kontzertu egokiak izateko; Zangitun edo gobernuak nahi duen tokian industria lurra izateko, baina atzerapenik gabe; Iruñera joan gabe Madrilerako Alvia tren baten geldialdia izateko eta Etxegarateko mendatean bidesaria ez ordaintzeko. Zer da egin behar duguna edo zer da EGIN BEHAR EZ DUGUNA, esan diezagutela, mesedez. Baina utz diezaiotela Altsasu eta bere herritarrak zigortzeari. Nafarroako gainerako herritarren eskubide eta betebehar berak ditugu denok.