Banoa. Bagoaz. Bazatoz?Banoa, hankak martxan, urratsez urrats, munduborobil honi buelta txiki bat eman nahian.Bagoaz mundua iraultzera, oinez, urrats txikiakgehituz, oinez eta oihuka, gure aldarrikapenakasfaltoan eta airean utziz, aztarnak utziz.Eta bidean seinalatuko ditugu, katez lotu nahigaituzten horiek: Prekarietatera kondenatzengaituzten enpresak.Ama lurra eta hau duintasunez landu etaberonez elikatzea debekatzen digutenmultinazionalak.Eguneroko ogi ditugun bortxatzaile, baboso etahandiputzak.Gure gorputzaren gaineko erabakiaz jabetunahi duten instituzio moral eta etikoak.Euren gainetik igaroko gara:Emakumeok bizitzeko lan egin nahi dugulako,lurra landu elikatzeko, gure gorputzaren jabeizan eta gu geu maitatu inoren menpeko izangabe.Ez dugulako erasotzailerik nahi, ezmultinazionalik, ez elizarik, ez instituziopatriarkalik.Mundu justuago bat nahi dugulako, justizia etaeskubideak geureak ere badirelako.Makinaria guztia jarriko dugu martxan,feministon indarra kaleratuko dugu, besteherriekin elkartasunean.Ni banoa, bagoaz. Eta zu, ba al zatoz???GOAZEN BADA!!!Bihar, Larunbata, 13, 13:00etan Bukaera ekitaldia Iruñan.