Eskerrak

Sakanako Ezgaituen Elkartea 2010ko mar. 12a, 00:00

Bizi guztian harreman estua izan dut ezgaitasunarekin (etxean ezgaituak errepetatzen eta beraiekin sentibera izaten erakutsi didate eta hori beti eskertuko dut).  Azken hamalau urte hauetan, berriz, gertu-gertutik bizitzea egokitu zait (seme-alabei gertatzen zaiena gure egiten dugu eta).  Horri esker, urtebetez egon naiz harremanetan Sakanako ezgaituekin. Eta aitortu behar dut denbora horretan bizi izan dudan esperientziarik aipagarriena izan dela pertsona horiek duten giza-balioaz jabetzea. Erabat bete nau, zinez.   Era askotako gaixotasunak dituzten pertsonak ezagutu ditut: Down eta beste sindrome batzuk, ezgaitasun intelektuala, gaixotasun mentalak, ezgaitasun fisikoak....eta, hala ere, zein handiak diren!  Zein baliotsuak diren haien begiradak, irribarreak (batzuek ezin digute ezer gehiago eman), mugimenduak...! Nik ez nuen nahi ezgaitu bat nire bizitzan....baina orain ez nuke inorengatik aldatuko, ez eta munduko pertsona onenarengatik ere, ez nituzte bere lagunak beste inorengatik aldatuko...Pertsona HANDIAK benetan! Ezgaituak BAI, baina pertsonak ere bai.Gure laguntza behar dute bizitzeko, baina...hainbeste ematen digute..., guk asko maite ditugulako sufritzen dugu (askotan haiek baino gehiago, oso gutxi behar baitute zoriontsuak izateko). Sufritzen dugu, bide latza eginarazten digutelako...Baina, zer handia den gailurra igoera aldapatsua denean! Eskerrik asko San Donatora, gure gailurrera,  igotzeko eskailera luzatzen lagundu diguzuen guztioi.  GORA SAKANAKO EZGAITUAK!