MARTXOAREN 8a.

Adelaida Kintana 2010ko mar. 19a, 00:00

Martxoaren 8a, emakumearen nazioarteko eguna izan zen, beraz, nire eguna.  Inspirazio falta izango da, apika, baina gustatzen zaidan betekizun hau beteko dut eta modu baikor batez nahi dut.Badakit bide luzea, nekosoa, batzuetan eskergaitza falta zaigula gizonen pare egoteko. Hala ere, orain pentsatzen jarrita eta atzera begira jarriz gauzak nola aldatu diren jabetzeaz gain, eskerrak eman nahi dizkiet, batez ere emakumeei, eta laguntzaileak izan ditugun gizonei.Atzera begiratuko dut, esaterako 60-70. hamarkadatik aurrera. Garai hartan emakume gehienen helbururik handiena ezkontzea zen, etxetik kanpo lanean bazegoen lanari uzten zion familia zaindu behar zuelako.  Gaur, berriz, ez dugu helburu hori eta familiaren eredua ere izugarri aldatu da.Orduan abortatzea pentsaezina zen, eta bekatu mortala; oraindik ere ez gara gure gorputzaren jabe, baina lege bat daukagu (ez nahiko genukeena, baina zerbait bada). Senarrarengandik bereiztea edo dibortziatzea ere ezinezkoa zen, eta ezinezkoa diot emakumeak ez zuelako inolako independentzia ekonomikorik,  gainera ondasunak gizonaren izenean zeuden eskrituratuta, eta ezer aldatu nahi izanez gero, haren baimena beharrezkoa zen.Gutxi ziren unibertsitatera zihoazenak eta kargu altuetako lanpostuetan emakumeak aurkitzea zaila zen, gaur gure kultura maila eta formazioa ona da, bai lana bilatzeko orduan nabaria da (nahiz eta gutxiago kobratu)Eta etxeko eremura joanda, oraino asko ikasi behar dugu gizonengandik, bizitzeko filosofiaz ari naiz, haiek lanetik datoz eta TB ikustera jartzen  dira egunkaria eskuan hartuta, edo asteburuetan kirola egitera doaz lagunekin, emakumeak etxean gelditzen diren bitartean.Baina lasai, horretara ere iritsiko gara, gizonik gabe afariak egiten eta oporretara joaten ikasi baitugu, eta gure aurrerapenak eta ikasketak aurrera doaz etengabe. Biba emakumeak! akinlo@euskalerria.org