Zuk diozu Osasun Departamentuak bakarrik behar duena kontzertatzen duela eta soilik 11 ohe behar dituela. Hori da zuk pentsatzen duzuna, baina errealitatea da Nafarroak ez dituela soilik 11 ohe behar, baizik eta Josefina Arregi klinikako 21 oheak. Horiekin batera, Torremonrealeko bostak, eta gehiago baleude, gehiago. Baina ez daude. Mundu guztiak dakiena gogoraraziko dugu, Josefina Arregi klinika psikogeriatrian zentro aitzindaria dela, Nafarroan dagoen bakarra. Gainera, psikogeriatriako espezialistendako erreferentzia zentroa da, ez soilik Nafarroakoendako, baizik eta estatu guztikoendako. Ez dira alferrik medikuak estatu guztitik etortzen Josefina Arregin trebatzera. Baina, badirudi, hau ez dela nahikoa garrantzitsu Nafarroako Gobernuarendako. Ezta klinikako egonaldia bere poltsikotik pagatu behar duten familiak egotea ere. Gainontzeko oheak, kontzertatu gabe baitaude. Eta kontzertatu gabe jarraitzen dute Gobernuak ez diolako Parlamentuari kasurik egin, otsailaren 3an talde guztiek, aho batez, Nafarroako Gobernuari 21 oheak kontzertatzeko eskaera sinatu zutenean. 21 oheak kontzertatzea behar dugu. Zuk diozu gainontzeko 10 oheak beste entitate publiko eta pribatuekin kontzertatuta daudela, hori ez da horrela. Entzun herritarrak, entzun Parlamentua. Eskaera ez dugu langile gisa egiten soilik, herritar eta patologia psikiatriko mota horiek dituzten pertsonen senide (hori ere bagara) gisa ere egiten dugu eskaera.