Titularrean diodan moduan, ez da nire asmoa bi sexuetako jubilatu eta pentsiodunei errua leporatzea edo iraintzea. Nire asmoa konponbide batzuk ekartzea da. Krisi garai gordina pairatzen ari gara, lau milioi langabetu baino gehiago daude eta oso-oso gaizki pasatzen ari diren familiak ditugu. Aurrerakoia eta ezkerrekoa den edozein gobernuk honen moduko krisi garaietan indarrean jarri beharreko konponbideez ari naiz. Zehazki Insersoko bidai ezagunez ari naiz. Baita dohainik diren botiken gastuan dagoen kontrol eskasaz. Arreta eta kontrol pixka batekin dirutza aurreztuko genuke. Horrek ekonomia, enpresa txiki eta ertainak eta abar indartzeko balioko luke. Nola da posible 97 euroren truke 6-7 egun mantenu osoan pasatzea, adibidez, Granada, Benidorm edo Benicassineko hiru izarretako hoteletan. Zeinek ordaintzen du gainontzekoa. Zergatik ez dira bidaia horien kopurua, gutxienez, erdira murrizten eta alargunen pentsio eskasak erregularizatzen. 400 edo 500 eurotatik gutxienez lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatu arte. Horrela denak hobe egonen ginateke. Elkartasunak, gastu publikoaren kontrola, botiketan egindako gatu txarrak eta abar gobernuak berehala indarrean jarri beharreko neurriak direla uste dut. Horrela epe ertainera konpontzeko itxurarik ez duen krisi egoera honetatik ateratzeko formula ona litzatekeela uste dut. Errespetu guztiz jubilatu eta pentsiodunen kolektiboari eta oso-oso gaizki pasatzen ari diren beste batzuei.