ULISES SINDROMEA (II)

Begoña Zestau Baraibar 2010ko mar. 19a, 00:00

Sintoma batzuk:1-Depresiboak: *Tristura: porrota adierazten du.  Ezberdina kulturen arabera: Magreben bizkarreko minez bizitzen da. Asia aldeko kulturetan aldiz, ez da tristuraz hitz egiten.*Negarra: kulturen arabera ezberdina, alderik handiena gizon eta emakumeen artean dago. Emakumeek errazago adierazten dute. Gizonak aldiz, negarrari eusteko  heziak izan dira ia kultura denetan.*Errua: Ekialdeko kulturetan ez da hain sakona izaten, gizakia naturaren partetzat hartzen baita eta ez munduko zentrotzat. Hego Amerikan aldiz, pasatzen zaienaren errudun sentitzen dira, kultura bulgariarrean ere (auto-eskakizun maila altuagatik).*Autoestima baxua: migrazio proiektuarekiko porrot sentimenduarekin lotua dago. *Heriotza ideiak: nerabezaroan ematen dira gehiago, garai honen  "bat-batekotasunarengatik".Ez da maiztasunez ematen etorkinengan, borrokarako duten gaitasunarengatik. Erlijioak berak ere, babeserako aldagai itzela dauka.*Interes falta:  triste egonagatik, oinarrizkoa egiteari eusten diote.*Sexuarekiko interes eza: egoera estresatzailearen aurrean gorputzaren erantzun bat da. Ez du zer ikustekorik bikotearekiko interes faltarekin, askotan uste den bezala. 2-Antsiosoak:*Antsietatea, tentsioa eta urduritasuna: borroka (helburuak lortzeko) eta ihesarekin (aurre egin beharreko beldurrei) zer ikustekoa dute.*Kezkak: hartu beharreko erabaki anitzen ingurukoak*Haserrekortasuna: kulturen araberakoa da. Emakumeetan adierazten da gehiago, agian lan kargarengatik (etxean nola etxetik  kanpo).*Loaren aldaketa: egunerokoaren kezkak gauean sakontzen dira, tentsioak gora egiten du, erlaxatzea zailtzen da, loak hartzea ere. Egoera hau maiztasunez ematen bada, antsietateak aurrea hartzen du gaua hurbiltzean, eta  insomnio kronikoa ezartzen da. Kultura anitzetan agertzen da eta langabezian daudenei gehiago eragiten die.