FAMILIA ETA LANA

Gizarte Zerbitzuak 2010ko mar. 26a, 00:00

2006an egindako ikerketa baten arabera, enpresen artean %7 bakarrik arduratzen dira familiez. Bakarrik %17ak ulertzen du langileek familiari lehentasuna ematea, eta %40ak onartzen du konpromiso gutxikotzat jotzen duela kontziliazio neurriak hartzen dituen langilea. Hori ikusita, ez da harritzekoa askotan emakumeek lana galtzeko arrisku bat bezala ikustea haurdunaldia, edo haien lan-ibilbidean oztopo bezala, batez ere lan arlo pribatuan.Familia eta lana adiskidetzeko laguntzak.Nahiz eta behar guztiak ez bete, lan eta familiaren beharrei aurre egiteko zenbait laguntzak izan ditzakete gurasoek:     -Amatasun baimena: 16 asteko atsedenaldia du amak umea jaio ondoren. Horietako 6 amak erabili behar ditu, eta beste 10ak aitak zein amak erabili ditzakete, batera edo elkarren segidan. Azken 10 aste horiek lanaldi erdian landutako 20 aste bihurtu daitezke, langileak eta enpresak hala adosten badute.    - Aitatasun baimena: aitak 13 egun ditu, konbenioan izan ditzakeenei gehitzeko.    - Edoskitze baimena: umeak 9 hilabete izan arte dute gurasoek baimen hori, lanaldi erdian ordu batean lana uzteko edo lanaldia ordu erdi bat lehenago bukatu edo beranduago hasi.    - Lanaldi murrizketa: umea 6 urte izan arte gurasoek haien lan orduak murriztu ditzakete. Zenbait konbenio umea koxkorrago izan arte luzatu dezakete murrizketa. Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak ematen ditu enpresak baldintza batzuk betetzen baditu.    -Exzedentzia: lan-utzialdia umeak 3 urte egin arte luzatu daiteke, gehiago zenbait konbeniotan. Nafarroako Gobernuak diru laguntzak ematen ditu bi eme edo gehiago dituzten kasuetan. Bigarren umea zaintzeko honek 14 hilabete izan arte eta hirugarrenetik aurrera umea 3 urte izan arte jaso daitezke diru laguntza horiek. Lan-utzialdia aitak eskatzen badu 600€ kobratuko ditu hilabetean, eta amak eskatzen badu berriz, 417’27€ jasoko ditu.