Nafarroan AHT finantzatzeko Estatuarekin hitzarmena sinatzear gauden honetan, nafar gehienek eztabaidatu eta informazioa jasotu ez dutiren zenbait gauzez galdera egiten diogu gure buruari: 1. Nafarroan zein tren mota nahi eta behar dugu? 2. Lan handi eta azpiegitura horretan parte hartzea erabakitzeko eta parte hartzeko, Parlamentuan zein eztabaida eta informazio egon da? 3. Euskal Yarekin lotura nondik pasa behar da? 4. Zer gertatuko da egungo tren konbentzionalekin eta haien ibilbideekin? 5. Abiadura handiko trenbide beretik bidaiariak eta merkantziak eramatea bateragarria izanen da?Galdera horiek guztiak eta beste zenbait, oraindik ere Nafarroako Parlamentuan eta gizartean eztabaidatu, argitu eta erabaki gabe daude. Horregatik, berandu baino lehen, hain gai transzendental eta garestiaren inguruan eztabaida serio eta zehatza exijitzen dugu. Gaiaz duela lau bat urte hitz egiten hasi zen, nola da posible gure erkidegoko erakunde esanguratsuenean gaia ez aztertzea parlamentuko talde guztiek?. Dagoeneko nork sinisten du merkantzia (erregaiak, lehergaiak, arriskutsuak, radioaktiboakerradioaktiboak eta abar) eta bidaiari garraioa trenbide beretik egin daitekeela? Halakorik ez da munduko trenbideetan egimaten, arriskutsua baita. Ondorioz, trenbideak bikoiztu egin behar dira eta bidaiariendako soilik izanen diren bi trenbide eraiki behar dira eta beste bi, soilik, merkantzia garraiorako. Ondorioz, kostua izugarri handitzen da, eta nafar guztioi dirutza nabarmena kostatuko zaigu. Gainera, trenen erabilera exekutibo eta dirudunendako luxua izateko. Mesedez, zintzoak izan gaitezen. Ongi informatu. Gauzak gardentasunez egin itzazue eta zerbitzu horien balio altua baloratu dezagun. Bukatzeko, Renfeko eta Adifeko sindikatu guztiak eta enpresa batzordeak tartean sartu nahi nituzke, haien iritzia eta balorazioa eman dezaten, erabaki horiauek langileen kaleratzeetan, geltoki gehiagoren itxieran eta abarretan eragina izan dezakeelako.