Udaberria gertu daukagu eta gure baratzak eguzkiaren eta euriaren zain daude hauen beroa, energia eta elikagaia jasotzeko. Orain lana daukagu lur saila poliki-poliki martxan jartzen eta momentu aproposa izan daiteke, ea zer iruditzen zaizun, konpostero bat egiteko.Oso erraza da, palez egindako kaxoi handi bat edota lurrean egindako zulo bat erabil daiteke konposterotzat, hau egiteko irudimena landu ezazu eta erabili gertu dauzkazun elementuak, gogoratu, gauza sinpleak konplexuak baino efektiboagoak direla eta gainera erreziklatutako materiala erabiltzen baduzu ba askoz hobe!!Geroz eta zabor gehiago biltzen zaigu etxean eta egungo birziklapen sistema ez da nahikoa izaten sortzen ditugun hondakin zikin guztiak garbitzeko. Baina proposamen honekin, guk ekoiztutako hondakin organiko guztiak aprobetxatuko ahal genituzke eta aldi berean bi helburu hauek bete: zabor gutxiago sortu eta lurra elikatu.Azken finean, baratzean landatzen ditugun plantak ez dute guk emandako elikagairik behar, hauek hazi behar diren lurra da alimentua behar duena.Gure esku dago, maitasunez eta ongarri ekologikoz elikatzea edota bestela pozoiez beteriko produktuak erabiltzea.Konposta nola egin azaltzeko, liburu bat gomendatzen dizuet, gaian aditu baten esperientzia eta jakituria baino hoberik ez baitago. Liburua:"Como hacer un buen compost", Mariano Bueno Bosch idazlearena da eta editorea "La Fertilidad de la Tierra" aldizkaria da.Ondorengo liburu hauek ez dizute soilik konpost on bat egiteko tresnak emango, haratago joango da zure jakin mina. Lurrarekin senti dezakezun armoniaz hitz egingo dizute eta baratzean, zuk egiten duzunaren eragin zuzenaz ohartuko zara, horren kontzientzia hartuz. Zoritxarrez, plagarik suntsitzaileena gizakiok baikara."El huerto biologiko", Claude Aubert, Edit. Integral." Biodinamica: guia practica. Para uso de agricultores y aficionados" Pierre Masson, Ed." La Fertilidad de la Tierra"On egin!