Itxarongela

Itxipuru 2010ko api. 30a, 00:00

Horrenbeste denbora pasatzen dugu kexaka, horrenbeste denbora konponketa bilatzen non azkenean, arazoa zein zen ahaztu egiten dugu. Eta egia da zenbait gauzak ez dutela konponbiderik. Guztia kontrolpean dugula pentsatzea gustukoa dugu baina ez du horrela funtzionatzen. Ongi etorriak guztiok bizitza deitzen diogun leku honetara.Norbait galtzen dugunean, mundua gelditu behar dela uste dugu, erloju guztiek greba egin behar dutela. Egunkariek horri buruz soilik hitz egingo dute eta telebistan ez da besterik ikusiko inork ez duelako besterik ikusi nahi. Kaleak eta argiak itzaliko dira, ez da eskolarik ezta lanik ere egongo eta eguzkia aterako da, bai, baina ez da gogor jotzen ausartuko. Egia da inoiz ez dela horrelakorik gertatuko. Eta batek ez du ulertzen nola jendeak hitz egin, barre egin edo jan dezakeen. Bizitzak ezin du jarraitu ezer gertatu ez balitz bezala, baina jarraitu egiten du. Jasanezina iruditu arren, bizitzak aurrera jarraitzen du. Gauzak aldatzeko ezin dugu ezer egin. Denbora kontua da. Modu honetan, bizitza itxarongela bihurtzen da. Berri ona da, gelan egondako edonork badakiela, egoera zaila izan arren, inor ez dela gelatik ateratzen pertsona berdina izaten.Munduarekin haserretzen naizen bakoitzean aireportuko helmuga ateetan pentsatzen dut. Hegaldiak atzeratu daitezke, bai, baina (ia) beti bere helmugara iristen dira. Denborak sentitzen duguna hoztu eta argitu egiten du, esaten zuen Twainek, ez dagoela sentimendurik minutu batetik bestera bere hartan dagoenik. Hil egitea bizi legea da ere, soilik ikasteak denbora behar duela, soilik ahaztu egiten dugula.