Kulturen arteko bizikidetasunaz ari gara.Zer da ordea? Zer esan nahi du? Zein dira bere osagaiak? Eta bere oinarriak?Hitzak dioen bezala, bizikidetasunak elkarrekin bizitzea adierazten du. Hortaz, bizikidetasun kulturartekoaz hizketan, kultura ezberdinak elkarrekin bizitzeaz ari gara.Are gehiago, kultura ezberdinetako pertsonak elkarrekin bizitzeaz bai leku nola denbora berean.Pertsonez ari garenez, sentimenduez ere ari gara, kultura anitzetako pertsonen sentimenduez. Eta "bestea"ren sentimenduez jabetzeko, haien partaide nolabait izateko, ezagutzeko...."bestea"rekin harremanetan jartzea ezinbestekoa dugu.Kulturartekotasunaz ari gara, zeinaren oinarriak: eskubide berdinak, desberdina denari errespetua, eta pertsona zein taldeek amankomunean dutena indartzea diren.Hemendik abiatuz, kulturarteko bizikidetasuna, egunero sortuz, osatuz, joan beharreko zerbait da. Nola? Ahalmen kultural ezberdinak dituzten pertsonen arteko egunerokoa landuz, elkarreraginez, elkarrengana hurbilduz.....Prozesu horretan gatazkekin topo eginen dugu, noski, baina hain zuzen ere gatazka horiek ikasketarako bide bezala baloratuz gero, eta haiek medio, konpartituko den kultura berri baten sorrera etor liteke, horrek norbanakoaren identitatearen galera ekarriko ez duelarik alegia, identitate horren aberastasuna baizik.Bizikidetasun ororen ardatz nagusiena komunikazioa da. Eta horretarako aurriritziak alde batera uztea, eta elkarrizketa bultzatzea ezinbestekoa bihurtzen da.Ugariak dira kulturen arteko bizikidetasun baterako oinarriak eta osagaiak: elkarrekiko errespetua, ezagutza, komunikazioa eta elkarrizketa; interakzioa eta elkarreragina; amankomuneko parte-hartzea; elkartrukea; elkarrekiko aberastasuna; amankomunekoa indartzea; marko kritikoa; egokitzapen instituzionala eta berria denaren sorrera.Guzti hauetaz ordea, beste batean ariko gara.