Saharako herriaren eta Fronte Polisarioaren izenean nafar guztiei eta bere erakundeei nire esker ona azaldu nahi diet; Saharako herriari eskainitako laguntza eskuzabalagatik eta Marokoko gune okupatuetan dauden giza eskubideen aldeko ekintzaileen bizitza salbatzeko iritzi publikoari gure premiazko deia zabaltzeagatik. Hori lortzeko Marokorekiko presioa areagotuz, arauak eta zuzenbidea errespetatzera behartuz lortzen da. Horiek bete nahi dituztenak zapaldu eta atxilotzen ditu. Hala gertatzen da, esaterako, iazko urriaren 8tik preso dauden zazpi ekintzaileekin eta 500 desagertuen eta 151 gerra presoekin. Aukera hau baliatu nahi dut Minursoren (Saharan erreferenduma egiteko Nazio Batuen Erakundearen misioa) ezohiko kasua aipatzeko. Bere egitekoen artean ez dago Mendebaldeko Saharan giza eskubideen kontrako urraketak. Horrek Marokoko okupazio indarrei gure herriaren eskubideak bortxatzen jarraitzeko atea parez pare zabalik uzten die. Giza eskubideen nazioarteko erakundeak, komunikabideak eta Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuak bisitatu nahi dituen edozein atzerritar modu librean, inolako baimen berezirik eta zaintzarik gabe, sartzeko aukera exijitzen dugu. Dei egiten diogu Nafarroako iritzi publikoari eta, bereziki, bere erakundeei beharrezko presioa egin dezala eskatzen diogu, Marokok atxilotu dituen giza eskubideen aldeko ekintzaile saharar guztiak berehala aska ditzan.