Jarduera fisikoa bizitza osoan zehar da onuragarria, baina hirugarren adinean garrantzi berezia hartzen du. Prozesu honetan, aldaketa biologikoak ez ezik, maila psikosozialean ere aldaketak jasaten dira. Hirugarren adinean jarduera fisikoak onura handiak ekar ditzake maila fisiko, psikologiko zein sozialean, baina adin honetara egokitua izan beharko du. Hau da, egin beharreko jarduerak adinari eta taldeari egokituak egon beharko dira.Adin talde honen orokortasunak azaltzea ezinbestekoa da zahartzaroan gertatzen diren aldaketa biologiko eta psikosozialak ezagutu eta ariketa fisikoak izan ditzakeen funtzioak ulertzeko.Zahartzaroa gertakari biologiko bat da, gure bizitzako etapa bat gehiago. Etapa honetako ezaugarria gaitasunen endekapena da; izan ere, denboraren eraginez aldaketa biologiko eta psikosozialak gertatzen dira, horrelako gutxitzeak sortuz; gihar eta hezur masarena, gorputzeko ur kantitatea, bihotz-zirkulazio sistemaren eraginkortasuna, arnas aparatuaren gaitasuna, gaitasun sentsorialak (ikusmena eta entzumena), gaitasun kognitiboak (oroimena galtzea eta informazioa barneratzeko gaitasuna), nerbio sistemaren eraginkortasuna eta digestio aparatuaren eraginkortasuna.Hirugarren adin honetan, norbera izan behar da jardueraren arretaren erdigunea, errendimenduaren gainetik gorputz bizipena jarriz; neurtu daitezkeen ondorioak bilatu gabe. Ekintza motorean eraginkortasuna duen emaitzik ez da lortu behar, hirugarren adin honek, bere gorputzean konfiantza eta segurtasuna lortzea baitu helburu, mugimendua gozamen iturritzat erabiltzea baita besteekiko erlazionatzeko bide izatea ere.Horregatik, adin honetan jarduera fisikoa, gimnasia, erlaxazio ariketak, flexibilitatea, koordinazioa eta bestelako lanketa batzuk egitea oso gomendagarria da; jarduera fisikoa bezain osasungarriak diren ohitura batzuk ezagutaraztea garrantzitsua baita.