OZEN ESAN GENUEN LARUNBATEAN: EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU.ASKOK ESAN GENUEN LARUNBATEAN: EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU.Orain, adierazi dugunarekin koherenteak izatea tokatzen zaigu.Orain, EUSKARAZ DAKIGUNOK ahalik eta leku eta momentu gehienetan ERABILIZ, EUSKARAZ IKASTEN ARI DIRENAK ERABILTZEN SAIATUZ eta elkar hartuta EUSKALDUNOK IKASTEN ARI DIRENEI AUKERAK EMANEZ.Honela egingo dugu indarra. Honela nabarmenduko da euskarak Nafarroan baduela lekua eta, besteak beste, orain duena baino askoz estatu juridiko hobea behar duela. Honela nabarmenduko da hizkuntza txikia izan arren edota hizkuntza txikia delako, babesa behar eta babesa MEREZI DUELA, GIZALEGEZKOA dela.Jakina da ere egoerak hobera egiteko, politika kontuetan ere aldaketak behar ditugula. Hoberako aldaketak, jakina, bertatik bertarako politikariengandik hasi eta gorakoenekin amaituta.Hortaz, esate baterako, Miguel delako horri eta berak bezala pentsatzen duten guztiei: (hau gaztelaniaz idatzi beharko nuke) beharrezkoa baldin bada, geuk erosiko dizuegu bizikleta berria. Berriek, ez badakizue ere, martxak aldatzeko plater eta pinoiak baitituzte. (ikus Miguel delako horren maiatzaren 17ko adierazpenak)Amaitzeko, EUSKARAREN ALDE EGIN DUTEN GAZTELANIAZKO HIZTUNEI ESKERRIK ASKO.Hori bai, aizue! (hau ere gaztelaniaz idatzi behar nuke) EUSKARAREN ALDE EGIN DUZUEN GAZTELANIAZKO HIZTUNOK, ZATOZTE! Zatozte euskaldunongana. Ongi etorri esango dizuegu eta lagunduko dizuegu euskaraz hitz egiten. Ikasteko eta praktikatzeko aukera emango dizuegu.Zuek ere EUSKARAZ BIZI NAHI DUGUkoak izango zarete!