Denbora oharkabean pasatzen da, are arinago inguruko proiektuak egunetik egunera indartzen ikusten ditugunean. Ia hamar urte pasatu dira Garbiñe gure artean lanean hasi zenetik, eta urte hauetan guztietan sekulako aurrerakada izan dute Sakanan euskarazko komunikabideek. Euskalgintzan eta oro har herri mugimenduetan ere gertatu ohi den moduan, denetatik egitea tokatu zaizu, Garbiñe: etxea goitik behera antolatu, Guaixeren ostiraleroko hitzordua ziurtatu, Aralarko irrati antena zuzendu, kamisetak saldu, taberna-txandak egin, ingurukoak animatu eta lagundu...Badakigu Behatokiko zuzendari gisa ere hala jarraituko duzula, eta euskararen eta euskaldunon eskubideen alde gogor eta gogotsu arituko zarela lanean. Zorionak eta eskerrik asko, Garbiñe!