Bere oinarriak asko dira:-Errespetua: oinarrizko kontzeptua. "Bestea "ren ohitura, praktika, iritzi, ideia, sinesmen, adierazpen...ekiko "onarpena" eta "tolerantzia" inplikatzen ditu.-Elkar ezagutza: aurreiritzi eta estereotipoak "besteen" ideia, ohitura,...ekiko ezjakintasunaren ondorio dira. Hortaz, bizikidetasun baikor baterako ezinbestekoa da bestearen ezagutza.-Komunikazioa eta elkarrizketa: errespetuak eta elkar ezagutzak bideratzen dute komunikazioa eta elkarrizketa; eta sor daitezkeen gatazkak hausturarik gabe garatzea eta kudeatzea.-Interakzioa: azaleko egunerokotasunetik harago joatea da; sare posibleak sortzeak ekar dezaketen harreman egonkor eta jarraituak egituratzea. -Amankomunean parte-hartzea: harreman horiek elkarlana dakarte: gizarte zein komunitatean amankomunak diren interes nola arazoetan inplikatzea. -Elkar trukea: harreman honek kultur arteko izatea hartzen du, inplikatutakoen ideia, ohiturak, ....igorri eta jasotzen direnean, hau da, besteekiko irekitzen garenean. -Elkar aberastea: irekieraren ondorioz munduarekiko ikuspegi ezberdinak barneratzea. -Amankomunekoa indartzea: hasieraz erabat ezberdinak diruditen taldeek amankomunean dituzten ikurren azaleratzea da. Kulturartekotasuna ezberdintasunetik abiatzen da baina amankomunean dagoena bilatu eta indartzen du.-Marko kritikoa: bizikidetasunaren gakoetakoa, pentsatzen dena libreki esatea eta horren inguruan hitz egitea, alegia. -Egokitzapen instituzionala: bizikidetasun egiazkorako, ezinbestekoa da pertsonen oinarrizko berdintasuna; erakundeen oinarrizko betebeharra hau; etorkinak bere egitekoetan barneratzea gainontzeko gizartearekiko berdintasun tratua emanez. Horretarako, erakundeek errealitate berrira egokituz joan behar dute.-Berriaren sorrera: desberdinak diren harremanetatik abiatuz, amankomunaren onarpenetik, elkarrizketa eta marko kritikotik berria eta amankomuna den zerbait sortzen da: kulturartekoa den gizarte bat, non bizikidetasuna posiblea den.