FAMILIENTZAKO LAGUNTZAK

Gizarte Zerbitzuak 2010ko eka. 11a, 00:00

Pasa den otsailean Nafar Gobernuak orain arte izandako "3 urte beherako umeak dituzten ama langileentzako dirulaguntzak" kendu zituen. Laguntza horiek, beste neurrien artean, familia eta lan bizitzaren bateragarritasuna bultzatzeko helburuarekin sortu ziren.Azken urteotan Nafarroako familia askok jaso dituzte laguntza horiek. Hala ere, iaz betekizunak asko gogortu ziren, zehazki dirusarrerei dagokionez, eta orain arte laguntzak jasotzen zituzten familia asko kanpoan geratu ziren.Nafar Gobernuaren esanetan, prestazio hori kentzeko arrazoi nagusia hurrengoa izango litzateke: teknikarien eta pertsona onuradunen kolaborazioarekin, laguntza horien inguruko ikerketa bat egin ondoren, familiei zuzendutako beste prestazio batzuk kualitatiboki eta kuantitatiboki hobetzea adostu dute. Printzipioz, beraz, laguntza hau desagertarazteak beste prestazioak hobetzea ekarriko luke eta, ondorioz, familia eta lan bizitza bateragarriagoa egitea.Oraindik ez dira neurri berriak guztiz zehaztu, baina dirudienez, eszedentzia bultzatzearen aldekoak izango dira, bai ama baita aitentzat ere.Aldaketa horien ondorioz, Nafarroan familiaren inguruan ditugun laguntzak hurrengoak dira:- Hirugarren seme-alaba edo hurrengoak izan dituzten familientzako laguntzak.- Jaiotza berean bikiak edo seme-alaba gehiago izan dituzten familientzako laguntzak.- Lau seme-alaba edo gehiago dituzten familientzako laguntzak.- Eszedentziarako laguntzak (ama/aita).- Familia ugariendako titulua.Informazio gehiago nahi izanez gero, Nafar Gobernuko web orrian laguntza guztien inguruko deskribapen zehatza aurki daiteke.