Udako solstizioa gertu daukagu eta arbasoek utzitako ohiturak, erritoak etab...praktikatzeko garai aproposa da. Gure barrenean bizi den sorginari erratza eman behar diogu, askatasun osoz sasi guztien gainetik hegan egin dezan, hain emankorra den lurrari eskerrak emanez eta aldi berean, nekazari askok lurrari botatzen dizkioten produktu pozoitsuen efektuak erre eta garbi ditzan.Sorginek bazekiten bai naturak eskaintzen dizkigun landareetatik erabilera zuzena ateratzen. Hauetariko bat, 28 sendabelarrez osaturiko ukendua daukagu, "sanjuanera" izenekoa, garai honetan biltzen baitira belarrak gure bailaran, behintzat. Hainbeste belarrez osaturik dagoenez ,erabilera asko dauzka: zauriak sendatzeko, erredurak, kolpeak, hemorroideak, azalarekin zerikusia daukaten ekzemak, oinetako gogortasunak... Orbaintzaile bikaina, antialergikoa, hantura edo inflamazioaren kontrakoa, antibiotikoa eta bakterizida bikaina.Animatzen zarete egitera?? Hona hemen bildu behar dituzuen belarren zerrenda eta ukendua egiteko jarraitu beharreko pausoak.-Milenrama -Lapa belar(sustraia)- Plantain handi- Intxaurrondoaren hostoak- Azeri buztana- Usu belar -Intsusa loreak eta kimu beteko bigarren azala -Santiago belar -Berbena -Pasmobelarra -Bostorri -Zauri belar -Belarbeltz -Gaitun -Apo belar - Malba -Lurreko huntza -Korradu belar -Lahar punttak -Basa arrosaren petaloak -Ezkai -Ilen kultibatu -Zolda belarra(sustraia) -Salbia -Melisa -Curamal -Erromero. Litro bat oliba olio (1. presioan ateratakoa) eta erabili gabeko argizaria, 125gr. Azken hauek ekologikoak noski!!Lapiko handi batean olioa bota eta berotzen utzi, inoiz ez irakiten Hasieran sustraiak botako ditugu, poliki- poliki ondo nahastuz egurrezko koilararen laguntzaz, guztiak bota arte. Gogorrenetatik ahulenetarainoko ordenean egin dezakegu, hau da, sustraiekin hasi eta petaloekin bukatu. Nahasten den bitartean usaimenaz eta lapiko barruan dagoen mila koloreko ikuskizunaz gozatu. Olioak belarren osagaiak xurgatu dituenean, ateratzen joango gara eta zapi batekin belarrak daukaten olioa kenduko dugu. Argizaria botako dugu eta ondo urtzen denean, kristalezko tarrotxoetara botako dugu.Hurrengo egunean tapak jarri eta kitto! Data jarri behar da, bi urteko erabilera daukalako.Ondo izan