Guztiak orain arte bezala jarrai dezan Espainiar estatuak hainbat neurri hartu ditu. Horien artean dira jubilatuen pentsioak izoztea, elkartasun laguntzak gutxitzea, funtzionarioen soldatak jaistea edota egin berri duen lan erreforma, non langileek pairatu beharreko prekarietatea handiagotzen den. Ironiak ironia, gobernu sozialista omen. Nola uler liteke "sozial" hitza bere izen gisa hartzen duen partidu batek banka eta makroenpresek biziraun dezaten langileak itotzea? Krisitik ateratzeko murrizketa soziala irtenbide bakarra bihurtzea?Eta guzti honen helburua krisitik ateratzen omen da. Baina nor? Nik dakidala finantza munduan dabiltzanak ez daude ogi puska baten beharrean; are gehiago, garai onak dira euren kapitalak mugitzeko.Langileak, familiak, herriak eta baloreak dira krisian daudenak. Hauek daude krisitik atera beharrean; eta ez dut uste helburu hori duenik murrizketa sozialak.Mundu ero honetan kapitala eta kapital horren jabe diren lau katuak salbatu nahian, gizartea eta gizartearen bihotz diren pertsonak, itotzen dira.Krisia, krisian bizitzen bizirauten daramatzagun bizien erakusgarri bat besterik ez da. Krisia, krisitik bizi direnen erakusgarri den bezalaxe.