-Alabak: aita, immigrazioa arazo bat dela esaten da, baina nire ikaskide "desberdinengan" pentsatzen dudanean ez dut arazorik ikusten....-Aitak: ez zaitez fido "esaten denaz". Hitz bakoitzak bere esanahi zehatza dauka eta legeak definitzen duen benetazko arazo bati erantzuten dio. Denak gaude neurri batean legearen "menpe": etorkinak, atzerritarrak, bertakoak...-AL: gelan etorkinez eta atzerritarrez aritzen garenean, hitz asko errepikatzen dira: identitatea, desberdintasuna, etnia, bazterkeria, belaunaldia, getoa, integrazioa.....ez ditut oso ongi ulertzen, batipat hitz berdinarekin batzuek etorkinak lagundu nahi dituztelako eta besteek aldiz baztertu......-AI: ni ere kezkati agertzen naiz hitz horiekin egiten diren hainbat erabileren aurrean. Askotan hitz horiek elkartu edo banandu egin dezaketelako, lagundu edo baztertu; ulertu edota bidegabeki kritikatu.-AL: asko erabiltzen diren hitzak dira. Orain adibidez asko hitz egiten da 1. eta 2. belaunaldiez. Zergatik?-AI: bizi dugun den errealitatea delako. 1.belaunaldia bolada baterako migratu dutenek osatzen dute. Askotan ez da ordea hala suertatzen eta haien familia da helmuga lurraldera etortzen dena. Hori onartzea gogorra suertatzen zaie, porrota bezala bizi baitute askok. Horregatik babesten dira haien jatorrizko komunitateetan, eta askotan erlijioak muga sakratuarena egiten du. Erlijioaz baliatzen dira haien identitaeari eusteko. -AL: baina etorkin asko harrera gizartean barneratzen dira-AI:egia da hori. Baina benetazko arazoa 2.belaunaldiarekin planteatzen da. -AL: zergatik jarraitzen dugu etorkinak bezala ikusten?-AI: hor dago drama. Haien abizenetan, aurpegietan, immigrazioaren estigma daramate. Hemen jaioak dira, bai; hezkuntza bera jasoak; jolas,jai, festa berberak konpartitzen dituzte; hizkuntza zein argot berdina erabiltzen dute.....baina desberdinak direneko mezua jasotzen dute! Zabaltzen zaie!-AL: Baina hori onartezina da!-AI: Halaxe da bai, baina horretaz beste batean ariko gara......