Zer behar da mundua aldatzeko? Diru gehiago? Diru gutxiago? Justizia? Herri zapalduen "askatasuna ziurtatuko duten" militar tropak? Ekonomia gizarte sistema berri bat? Gogoa? Politikari zintzoak? Mirari bat?XVIII. mendean Antoine Lavoisierek natur zientzien mundua goitik behera aldatu zuen Materiaren Kontserbazio legearekin. Bere ustez, sistema itxi batean, materia ezin zen sortu ezta hondatu ere, eraldatu egin zitekeen soilik.Gauzak modu batean izateak, beti modu horretan izateak, ez du esan nahi iraunarazi behar ditugunik. Inork ez ditu erabiltzen bizitza osoan zehar mina egiten dioten zapatak. Kexatu gaitezke, bai; edota esfortzatu gaitezke eta mundua aldatu. Eslogan bat bezala hartu daiteke, egia da. Nekatu arte errepikatzen den esaldia graduazio ekitaldi batean. Edozein freskagarriren iragarki baten bukaera. Baina ideia barnera doa eta erreakzionarazten gaitu. Horrek zerbait esan nahi du. Orain ez bada, noiz? Pentsatzen dut. Noiz?Mundua aldatzeko zubiak behar dira. Bai, zubiak. Distantziak, zuloak, hutsuneak eta desberdintasunak salbatuko dituztenak. Batu, eraldatu eta sortuko gaituzten zubiak. Ideia, keinu, lege, hitz, borondate, konpromiso eta esfortzuek egiten dituzte zubi horiek. Munduak ez ditu ingeniari gehiago behar zubiak eraikitzeko; horiek gurutzatzeko ausarta diren pertsonak baizik.Guztiak prezio bat dirudienean, gauzek balio bat dutela oraindik gogoratzen duten pertsonak. Garbi jolasten duenak. Egia esaten dutenak. Bidezko merkataritza ulertu eta egiten duten merkatariak. Bere botoa eman eta bere botoa eman ez diotenen bizilagunen ordezkari politikoak. Bizi garen lekuaz kezkatu eta arduratzen direnak. Horiek guztiek mundua aldatzen dute.Zientzia Lavoisierek zioenarekin ados zegoen, ezer ez zela galtzen, eraldaketa bakarrik gertatzen zela. Ez dut esaten zubi horiek gurutzatzea erraza denik, ez da izango, baina horrelako aukerak ez daude egunero, ez dugu ezer galtzen saiatzeagatik. Mundua, materia bezala, eraldatuko litzateke. Noski, denok ezingo dugu egin. Horregatik egin dezaketenek, egin dezakegunok, bikoitza egin beharko dugu lan. Erronka bat da, baina merezi du.Ozeanoa tantaz egina dago. Hondartza, harea-pikorraz. Mundua, pertsonaz.