UDA: BEROA ETA OSASUNA

Gizarte Zerbitzuak 2010ko uzt. 16a, 00:00

Hainbeste desiratzen genuen uda iritsi da eta honekin batera beroa, oporrak, natura, festak...Udak beste urtaroetan ez bezala, aukera ematen digu zenbait jardueraz aire zabalean gozatzeko, hauek gure osasunerako eta ongizaterako oso onuragarriak direlarik.Baina, udan ere, eguzkiak, bainuak, ariketa fisikoak, beroak, elikadurak... arazo fisikoak ekar ditzakete, eta hobe da neurriak hartzea. Horregatik garrantzitsua ikusten dugu hainbat neurri kontutan izatea.Beroak, pertsona guztiengan eragina izan arren, bereziki, hauengan du eragin nabarmenena: 65 urtetik gorakoak eta 5 urtetik beherakoak, pisu handiko pertsonak, gaixoak edo zenbait botika hartzen dituztenak eta ahalegin fisiko handia egiten duten pertsonak ere. Beroari dagokionez, hauek dira emango ditugun aholkuak: - Ura eta edari freskagarriak edan, nahiz eta egarririk ez izan.- Eguzkitik babestu; kapela, eguzkitakoak, eguzkitako krema ipini eta itzalean egoten saiatu. Ez egon eguzkitan, eguerdiko orduetan ezta arratsaldeko lehen orduetan ere. - Kontuz ariketa fisikoarekin: bero gutxieneko orduetan egin ahalegin fisiko handiko ariketak; kirola, garbiketak, erosketak, beste lan batzuk...- Fresko egotea: etxe barrenean leku freskoena bilatu, arropa argia, zabala eta arina jantzi eta inor ez utzi auto baten barrenean, are gutxiago eguneko ordu beroenetan. Elikadurari dagokionez, garrantzitsua da:- Edariak; ur asko edan, zukuak,...- Janaria ongi zaindu, beroak oso erraz hondatzen duelako: hozkailuan gorde, haren barrenean desizoztu, eta elikagaiak prestatu aurretik eskuak garbitu. - Askotariko elikadura, fruta, barazki eta entsalada ugari jatea komenigarria da. Eguzkiari eta bainuari dagokienez, neurri hauek komenigarriak dira hartzea: - Haurrak gehiago babestea; txanoa, itzalean, ura edatea...- Eguzkia pixkanaka hartu beharra dago, ez denbora luzez. - 15eko babes faktorea duen krema ego handiagokoa erabiltzea.- Itsasoan edo igerilekuan poliki sartu uretan; otordua egin ondoren. Guzti hau kontutan hartuz, udaz gozatzera!!!