Nire seme Danielek berak propio hala erabakita utzi du taldea. Bera ezagutu gabe, entrenatzaile berriak esan zion hurrengo denboraldian ez zuela berarekin asko kontatu behar. Lerro hauetatik klubean eman dituen bi urtetan Lagun Arteako zaletu guztien partez nire semeak jasotako tratu bikaina eskertu nahi dugu eta, bereziki, bere taldekideen partetik. Modu berean gure esker ona adierazi nahi diegu Jose Antonio eta Txetxo entrenatzaileei, berarekin izan zuten tratuagatik; klubari; eta hau aurrera eramateko lan egiten duen jende guztiari. Lagun Arteako juntari eskerrik asko guztiagatik, eta soilik objekzio bat. Pentsatzen dugu gure semearekin ez kontatzeko erabakia hartu zenutenean zuek izan behar zinetela horren berri eman behar zenigutenak, ez guretzako arrotza den pertsona batek eta Iruñeko errotonda batean. Hori ez da egiten portaera ona eta adiskidetasuna erakutsi duen mutiko batekin - horiek bere entrenatzaile eta taldekideen hitzak dira - . Ezagutu ginenean nire semearen partetik lana egiteko esfortzua eta portaera ona agindu nizuen eta uste dut hori bete duela, eta horregatik oso harro gaude. Guztiei hoberena opa dizuegu. Agur bero bat.