Jendeak zergatik ez duen hitz egiten kontatu behar nizuela esaten ari nintzen. Eta kontatuko dizuet: jendeak beldurrarengatik ez du hitz egiten. Erantzungo dieten beldur. Agintariei beldur. Mendekuari beldur. Bazterkeriari beldur, pentsatzeari. Baten batek hitz egiten badu, behar bada, erantzungo diote. Eta erantzuten badiote, gerta daiteke jasotako erantzuna espero zena ez izatea, orduan, zertarako hitz egin. Zentzugabekeria bat.Hitz eginez, bidegabekeriak salatuko genituzke, eta kexak entzunaraziko genituzke. Hitz egingo bagenu entzuteko betebeharra izango genuke. Kontutan izanda, hori dela gutxien lantzen den ohitura, ez gara harritzen ikusten dugunean edozein aitzakia ona dela atentzioa ez jartzeko."Batzuetan, entzunez, guztiz itzalita eta nahastuta dagoen norbaiti argia ematen diogu. Entzunez, guri ere entzungo gaituzte," esaten zuen aita ezezagun batek, orain bizi garen garaietatik oso urruti ez dagoen urte bateko aldizkari bateko argitaratzaile eskutitzean.Memoria kontua izango da? Entzutea ahaztu egiten garela izango da? Ez da hain zaila. Ez da kasualitatea bi belarri ditugula eta aho bakarra.Ironikoa ematen du pentsatzea Australian, noizbait milaka hizkuntza izan zirenean, inor ere ez altxatzea eta zuzena dena eskatzea ezin izatea. Bere lurra hain zuzen ere. Australiako bertako biztanleek itxoin zuten, urteetan zehar, isiltasunean, ahots bat altxatu eta isiltasun hori apurtu zuen arte. Ahots bat zen, australiarra ere bai, atzerrikoa ere bai, barkamena eskatzen zuena horrenbeste urtetako menderapen, zapalketa eta eskubide faltarengatik. Barkamen nazional bat, zabalduta, bertako eta atzerriko biztanleriari ziurtatzeko, ekintzak hitzen bidez ezin direla konpondu, eta are gutxiago horrenbeste atzerapenarekin iristen ziren hitzekin. Dena den, hitzek ere egin, sortu, sendatu dezakete.