AUTODETERMINAZIOA ETA EZGAITUAK

Sakanako ezgaituaren elkartea 2010ko ira. 10a, 00:00

Autodeterminazioa ezaugarri pertsonal bat da, norberaren bizitzaren kontrola izatea, hau da, norberaren bizitzaren eragile eta erabakitzailea.Autodeterminazioaz pertsona ezgaituetan 1972an (Nirje) hitz egin zen estreina, horien bizi kalitatea eta parte-hartze soziala handitu ahal izateko.Autodeterminazioa ez da dena edo ezer ezen arteko kontua, bakoitzaren arabera gara daitekeen zerbait baizik. Jakin egin behar da zein neurritan pertsona batek aktiboki parte har dezakeen bere biziaren inguruko erabakietan, gaitasuna gutxiturik daukanean eta, bestalde, nola lagundu ahal zaion bere aukerak zabaltzeko eta gizartean ahal bezain aktiboki parte hartzeko.Zenbaitetan umetzat jotzen ditugu ezgaituak, nortasunik ez balute bezala, pentsatu gabe beren bizien inguruan erabakitzeko modua dutela; esate baterako, zer arropa aukeratu edo zer egin bezalako gauza xumeetan, edota garrantzitsuagoak direnetan: non lan egin, bizi edo norekin, ... Iruditzen zaigu familiek eta profesionalek ezgaituen baitan erabakitzeko eskubidea dutela, ez baitzaie uzten gai diren beren biziko erabakietan parte hartzen.