-Alabak (Al): aita, gero eta gehiago entzuten dut jendea arrazista dela. Zer diozu zuk?-Aitak (Ai): lehenik eta behin, arrazakeria zer den zehaztu behar da .Horratx: etnia, larruazalaren kolorea edota beste ezaugarri fisikoak argudiotzat hartuz, pertsonenganako bazterkeria mota bat da arrazakeria, zeinaren bidez pertsona batzuk besteak baino gehiago diren. Arrazakeriaren helburua edo emaitza, bazterturiko pertsonen giza eskubideen gutxitzea edota anulazioa da. Europan XIX. mendean sortu zen ustezko "arraza txuri" baten gehiagotasuna gainontzeko gizatasunaren gainetik justifikatzeko.Arrazakeria hitza, xenofobiarekin nahasten da askotan, hau da, "atzerritarrekiko gorrotoarekin". Baina bada alde esanguratsurik bi kontzeptuen artean. Al: bai? Azaldu aita mesedez, ikaragarri interesatzen zait eta hau guztia!Ai: Arrazakeria gehiagotasunaren ideologia bat den bitartean, xenofobia baztertze sentimendu bat da; bestetik, xenofobia atzerritarrei soilik zuzendua dago. Arrazakeria aldiz beste kontzeptu batzuekin lotzen da: etnozentrismoa, kasten sistemak, klasismoa, kolonialimoa, matxismoa, eta baita homofobia ere. Portaera, balio eta sistema arrazistek, orden hierarkiko bat sortzen dute talde etnikoen artean, dominatzen duen taldeak gozatzen dituen abantaila eta pribilejioak justifikatzearren. Dena den, arrazakeriak berak gehiago esaten du arrazista denaren inguruan, arrazismoa pairatzen duen pertsonaren inguruan baino. Etorkinekiko gaur egun dagoen arrazakeriak harrera gizartearen beldur, fobia eta ezaugarri patologikoak agerian uzten ditu. Arrazakeriaren ezaugarririk esanguratsuena, ezjakintasunari esker funtzionatzen duela baita. Hobe esateko, askotan ezjakintasun hori borondatezkoa da, sortua, gizarteak elikatua, arrazakeria hori zabaltzen duen banakoak sortua. Eta batek ezagutzen ez duenean, aurreiritzien bidez jokatzen du, horregatik funtzionatzen du arrazakeriak aurreiritzi bat bezala.