Lizerrengoko iturri gainean Mikel Goiaingeruaren irudi bat zegoen. Irudi hau ipiñi zuten bi kristau zintzok: Juan Flores eta Ramón Lizarraga, baina orain dela gutxi Norbaitek edo Norbaitzuk apurtu edo kendu egin dute, nik uste kristau sinismenaren gorrotoz egin dutela edo izan liteke ere bai mozkorraldi baten ondorena.Estatu Espainolean Rodriguez Zapaterok Estatua laikoa dela eta gurutzeak nahi dituzte kendu eskola eta gaixotegitik. Iadanik leku publikoetatik kenduta daude, nahi dute mugatu erlijioa sakristietara. Neu ez nago erabaki horrekin ados, gurutze batek ez dio kalte egiten inori: Jesusen gizonekiko maitasunaren seinale delakotz.Lizerrengon ez dugu Mikel Goiaingerurik ikusiko gehiago, desanimaturik egongo dira gure Juan eta Ramon, lagun batek esan zidaten bezela kenduko dituzte sinbolo erlijiosoak baina gure bihotzetik ez ditu inork kenduko. Mikel Goiangeruak dioen bezela: "Nor jaungoikoa adiña?"."Jauna goizetik ase nazazu zeure errukiz eta neure bizia poza eta alaitasuna izango da".