ITZULPEN ZERBITZUAREN AURKEZPENA

Gizarte Zerbitzuak 2010ko ira. 24a, 00:00

Sakanako Mankomunitatearen Immigrazio Zerbitzuak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako hiru Mankomunitateek (Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasu), Gizarte Enplegu Babestua Programaren bidez, Itzulpen Zerbitzua proiektua abian jarri dute. Zerbitzu hau batez ere Magrebiar etorkinekin harreman zuzenean ari diren profesionalei, baita etorkinei ere zuzenduta dago eta bere helburu nagusia da komunikazio zuzena eta ulergarria izatea.Proiektua pasa den abuztuan martxan jarri zen, eta abiapuntutzat aurkezpen lana egin da Sakanako hezkuntza, Osasun eta gizarte zerbitzuetan. Hona hemen zerbitzua aurkezteko triptikoan agertzen den informazioa:ZER DA ITZULPEN ZERBITZUA:Etorkinekin harreman zuzenean ari diren profesionalei, eta baita etorkinei beraiei ere, bai ahozko nola idatzizko itzulpen zerbitzua eskaintzeko asmotan sortutako baliabidea da. Sakanan zehar eskainiko dena.ESKAINIKO DITUEN ZERBITZUAK:· Itzulpenak bai frantsesera nola arabierara.· Hizkuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeen gatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua. HELBURUAK:· Norabide bikoitzean (etorkin-harrera gizartea- etorkinak) luzatutako mezuen ulermena bermatzea.· Etorkinekin zuzenean ari diren profesionalek egindako eskaerari erantzuna ematea.· Hizkera ezberdineko pertsonen topaketa del eta sor daitezkeen gatazka posibleen prebentzioa.· Kohesio sozialaren alde lan egitea SakananNORI DAGO ZUZENDUA?Osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzu eta udaletako profesionalei, hala nola, bere premia duten etorkinei.NOLA ERABILI ZERBITZUA?:Itzulpen zerbitzua honela eskainiko da:- 9:00 etatik 10:30era osasun zentroetan- 11:00etatik 12:30era ikastetxeetan- 13:00etatik 14:30era gizarte zerbitzuetanAstelehenetan Etxarri AranatzenAstearteetan IrurtzunenOstegunetan AltsasunGainontzeko egunetan eskaeren arabera eskainiko da.OHARRA: Ezinbestekoa izanen da aldez aurretik txanda eskatzea 648 07 07 10ra deituz edota immigrazioa@sakana-mank.com helbidera joaz.