Elinor Ostron iaz eman zen mundu publikoan ezagutzera, ekonomiako nobel saria lortu ostean. Honen berri izan orduko, komunikabide espezializatugabe gehienek kontatu zuten sari hau jasotzen zuen lehenengo emakumea zela. Prentsa espezializatuagoko girotan, ordea, harridura adierazi zen: Ostron ez baita oso ezaguna Ekonomia Fakultatetan, zorionez, bere lana, Fakultate horietan zientifikotzat "eskaintzen" eta "legeztatzen" den ekonomia nozio estutik kanpo baitago.Bere ikasketen hastapenetik Elinor Ostronek zalantzan jarri zuen ekonomia liberalek "komunen tragedia" deitzen duten hura, kolektiboki egiten den edozein kudeaketa ez dela modu indibidual eta pribatuan egindakoa bezain eraginkorra dioena, alegia.Ostronek urteak daramatza azaltzen, tragedia hori ez dela esaten den modu ekidinezinean existitzen, are gehiago, baliabide eta espazio komunalen kontserbazioaren menpe bizi diren herritarren erabaki eta kudeaketa-arauen prestakuntzarako gaitasuna oso altua da. Gainera, mota honetako kudeaketak, ustiapen hobea eta onura gehiago ahalbideratzen ditu, baliabide natural hauen iraupena ez delarik inoiz arriskuan jartzen.Ostronek jarritako adibideak anitzak eta era askotakoak izan dira, esaterako, iberiar penintsulan existitzen den esperientzia interesgarrienetarikoa, Marinaledakoa. Andaluziako herri honek, autogestioko irla bat latifundioz osatutako itsaso batean, garapen ezberdin bat posiblea eta beharrezkoa dela baieztatzen du.