Gaur egun sexualitateari buruz zerbait berria idaztea edo komentatzea zaila suertatzen da, ia ezinezkoa. Eta egia esateko, nire asmoa ez da betikoari buruz hitz eginez jendea aspertzea.Beste aldetik, paradogikoki, nahiz eta mezuak errepikatu eta gauza berriak ez esan, sexualitatearen gaia amutzat hartzen da arlo desberdinetan jendea erakartzeko. Honi buruz publizítate inguruan aritzen diren enpresek argi daukate. Bizirik irauten dugun bitartean kondizio sexuala ez du inork galtzen, eta edozein adineko edo egoerako pertsonari sexualitateak interesa sortzen dio.Nahiz eta nobedade handikoa ez izan, zuekin konpartitu nahi dudana interesgarria iruditzen zait. Kontatuko dizuet Zaragozako Unibertsitatean pasa den astean burututako Sexologia eta Medikuntza sexuala inguruko jardunaldietan planteatu zena.Nire iritziz lagunduko digu ulertzen eta hartzen Sexologia zientzia bezala eta nire helburua hori bultzatzea da.Han 250 inguru aditu (sexologoak, medikuak, psikologoak, ikasleak...) elkartu ginen eta Joserra Landarroitajauregi, Bilboko Bikote arretarako Biko Arloak zentroko zuzendariak hasiera eman zuen. Bere aurkezpenean adierazi nahi izan zuen XXI. mendean sexologiak hartzen zuela emakume eta gizonen errealitate sexuala kapazitate sinergiko bezala, ikusita kooperazio bezala, onurak sortzen duena, anitza eta intersexuala (emakume eta gizona izateko hamaika modu badaude ere, beti bi dimentsio hori mantenduz). Orain arte izan diren kontzepzioak gainditzen nahiz eta oraindik gure barnera oso itsatsiak egon (gogoratzen dizuet nola hauek arriskuetan eta arazoetan finkatuak zeukaten haien ikuspuntua).Sexuen arteko interakzioak sortzen duen errealitatea lantze jarrera batekin harturik, non aukerek, ahalbideek eta baloreek argia ematen diete bizipenei.Joserrak gogoratu zigun gure gizarteak sexu kontzeptuari erreferentziatzat hartzen dela asko eta asko EGITEN den sexuarekin geratzeko ( jokaerak "Nik hau egiten dut" "Nik orain dela ...ez dudala egiten, " eta zuk zenbatetan egiten duzu?" Baginako koitoa izan omen da egiten denaren neurtzailea)Beste batzuek EDUKITZEN den sexuari egiten dute erreferentzia, normalean genitalak (nik alua eta bagina ditut, nik zakila).Bukatzeko, Joserrak IZATEN den sexuari erreferentzia egin zuen. Bi sexuak gizakiaren barnean, bat bestea baino gehiago agertzen, sentitzen, bizitzen eta egiten dugunengan sexualak gara. Asken hau izango litzake sexologook hartzen dugun ikuspuntua eta hortik abiatuko eta zabalduko da gure lanean.Joserraren ondoren, medikuntza sexualari buruzko mahi inguru bat burutu zen eta "isurketa azkarra" (eyaculación precoz) aztertu zen. Espainiako Andrologia elkarteko presidentea, Nafarroako Ospitaleko Andrologia saileko burua eta Quiron Ospitaleko taldetik lagunduriko ugalketa saileko burua egon ziren. Nire iritziz hiruek gauza komun asko bazuten ere, sexualitatearengana zeukaten hurbilketa medikuntzatik oso.Isurketari buruz hitzegiten zuten ia ahazten zakila baten atzetik eta kitzikapen horien atzetik gizonak, eta batzuetan emakumeak ere bazeudela, nahiak, emozioak, usteak, istorio biografikoak eta pertsonen arteko elkartze sexualeko eredu zehatz batzuekin.Botikei buruz asko hitz egin zen: kontrolatzeko, anestesiatzeko, antsietatea jaisteko...helburua argi zeukaten: gogorra luzaroan jarraitzea garrantzitsuena da . Ematen den markoa eta erlazioa aditu hauentzat berdin zuen. Nafarroako ospitaleko andrologoak azken hau pixka bat gehiago zaindu zuen, baina ...Argi eta garbi sumatu zen ikuspuntu sexologiko falta eta medikuntzatik nola indartzen zen gure gizartean dagoen eredu genitala eta emankorra. (isurketa azkarra sortzen duena , "por cierto")Gure harridurarako entzun genuen hasten zela hitz egiten "emakumeen orgasmo azkarrari buruz", XXI. mendeko mendebaldeko asmaketa. Ziur nago industria farmazeutikoa pozik azalduko dela.Arratsaldeko saiotik azpimarratuko nuke Carlos de la Cruzen ponentzia. Bera sexologoa da eta Leganesko Udalan lan egiten du. Estatu Espainoleko Sexu hezkuntzako gaur egungo egoerari buruzko azterketa bat eskaini zigun. Ekainean martxan jarri zen "Salud sexual y reproductiva " lege berriak bide berriak ere zabaldu ditzake. Asko hitz egin da abortoari buruz eta oso gutxi lege hori nola gauzatuko den sexu hezkuntzaren arloan. Gaur egun Sexu hezkuntza ez da bermatzen ikastetxe askotan eta familiek ez dute exijitzen gauzatu dezala lege hori, eskubide hori, hain zuzen.Beste gai interesgarriak landu ziren ere: gaztedia, sexualitatea eta interneteko sare sozialak, irrika hipoaktiboa, tentetze inguruko zailtasunak...baina hurrengorako utziko ditugu.Sexologiak zientzia bezala badu bere lekua eta saiatuko naiz zuei erakusten.