KOOPERATIBA EKOLOGIKUA MARTXAN

Lugorri taldea 2010ko urr. 1a, 00:00

Oin dela urtiaat pasa biltzen hasi ginen, geroxoo, Lugorri Elkartia sortuko ginuben sakandarrak. Hasieratik, guu helbuuba bertako jakiyek kontsumitzia ta bertako nekazalgua ta abeltzangua bulketzia izendua. Orein modan daaun "soberania alimentarioa" lortzia nehi duu, beste eraatia esanda: sakandarrok bertako ta inguruko janaiyek jan ber ttuula urtaro bakutzien naturalki atratzen dienak eta hauk ereitteko ta hazteko orduben produktu kimikooik ibili gabe izen ber diela. Ekologiko hitzek hori esan nehi beitu, guu eittun-aminek ereitten zuben moduben ereittia gaur dee, ongarriya, lugorriya ta era hontako prozesubek ibiltzia.Ta guziyaau lortzeko asmotan nekazaaiyek, abeltzainek ta kontsumitzailiek, guziyek batien, elkartuko gaan tokiya sortziaa goaz: kooperatiba ekologikua.Heldu den urte hasieran denda ekologikua zabalduko duu Lakuntzen dokiuun egoitzan ta holexen bertako nekazaaiyek ta abeltzainek been produktubek Sakanan berien saltzeko aukera udiittuko dube, beita guk erosteko dee. Sakanatik kanpoko produktubek dee salduko ttuu ahal den gertuunekuek.Denda bazkidiek dienendako izeen da, horrengatik, Bazkide Kanpaina hasiko duu belexen Sakana guzien. Lehendaaziko ekitaldiya Etxarriko Feriten inen duu, dastaketa batekin. Launbeta atsaldien izeen da feriaakin batia ta Sakanako ta beste toki betzutako produktu ekologikuek probatzeko aukera udiittuko duzube.Etor zeitte ta ezootu Lugorri ta lugorrikidiek!