HONDAKINAK KUDEATZEKO PLANA

Elena Irigoyen Arbizu 2010ko urr. 8a, 00:00

Azkeneko aste hauetan, Nafarroako Gobernuak Hondakinak kudeatzeko Planaren zirriborroa aurkezten ari da Nafarroako zonalde desberdinetan. Plan honen helburua da Nafarroako hondakinen kudeaketa aztertzea eta 2010-2017 urteetako plangintza zehaztea, hau da  sortzen dugun zaborrarekin zer egin erabaki.  Europako Hondakinei buruzko Direktibak, ingurugiroa eta gizakiaren osasuna babesteko eta zaborrak eragiten duen kalteak gutxitzeko neurri desberdinak ezartzen ditu. Honek dio, lehentasuna eman behar zaiola hondakinak kudeatzeko politiketan bertan aipatzen den hierarkiari: prebentzioa, berrerabilirako prestatu; birziklatu; balioztapena, energetikoa adibidez (errausketa) eta azkenekoa eliminatzea. Orain planteatzen ari diren Nafarroako Planaren zirriborroan, berez Europako Direktiba honetan oinarrituta dago, edo egon beharko luke. Baina proposamen hau pixka bat aztertzen badugu, edo egiten ari diren bileratara joaten bagara, ez dago hain garbi. Prebentzio aldetik ez dira neurriak planteatzen. Ez dira aztertu kudeaketa eredu desberdinak ekonomiko, sozial eta ingurugiro ikuspuntutik, adibidez etxe-etxeko bilketa edo bosgarren kontenedorea, organikoa. Beste aldetik zaborra Nafarroako leku konkretuetara eramatea planteatzen da, koste ekonomiko eta ingurugiroko alturekin.  Azken finean aurrekontuko partida handiena erraustegi bat egiteko da eta ez prioritate gehiago izan beharko luketen neurriak.   Oraindik ez da onartu Hondakinak kudeatzeko Plan hau, aurkezten ari dira bilera desberdinetan eztabaidatzeko eta proposamenak jasotzeko. Ea horrela den eta biztanlerien ekarpenak kontuan hartzen duten. Ikusiko dugu.