Hasi baino lehen, Guaixe astekariari eskerrak eman nahi dizkiogu bere orrien artean feminismoari txoko bat egiteagatik. Joan zen kurtsoan Bilgunekoen txanda zen. Aurten, berriz, Altsasuko Feministak-ena.Guaixe-k feminismoarentzat utzitako tarte honetan ahalik eta hobekien gure kezkak, ideiak eta aldarrikapenak zuekin partekatu nahi ditugu.Gu, zerbait idatzi aurretik, zertaz hitz egin dezakegun pentsatzeko asmoz elkartu ginen. Gai asko eta asko bururatu zitzaigun eta mila buelta eman ondoren Emakumeen Arretarako Izargi Zentrokoari buruz berba egitea adostu genuen. Agian, uste duzue sexu- eta ugalketa-osasunaren gaia erabat jorraturik dagoela. Altsasuko Feministei iruditzen zaigu emakumeak haien bizitzaren jabe izateko sexualitatea ezinbesteko arlo bat dela.UPN-koek ere hori badakite eta, horregatik, sexu-hezkuntza zein ginekologi zerbitzuen prestakuntzak murriztu eta pribatizatu egin nahi du. Adibide bat jartzeagatik, Osasunbideko sailburu den Maria Kutz-ek abortuaren lege berria martxan ez duela jarriko argi utzi zuen.Ezin dugu onartu sexualitatean atzerakada buru dezatela. Gure helburua da sexu osasunari jartzen dizkioten trabak haustea. Horregatik, kurtsoan zehar sexualitate eta osasunaren tartean dauden gaiez hitz egingo dugu.