Droga menpekotasun Programatik Guaixerako egingo dugun lehen idatzia denez, interesgarria ikusten dugu lehenik eta behin programaren nondik norakoak azaltzea pixka bat kokatzeko.Prebentzio programak gizartean dauden droga-kontsumo problematikoek eragiten dituzten arazoei erantzun bat emateko sortzen dira. Programa hauen funtsezko helburua oraingo txikiekin eta gazteekin autoestimua, errefortzua, maitasuna, segurtasuna, mugak, arauak etb. bezalako oinarrizko gaiak lantzea da, aurrerago drogekin topo egiten dutenean arazorik ez izateko edo sustantziekin izan ditzaketen arriskuak gutxitzeko.Helburu honetara iristeko aurrera eramaten diren eginbideak hauek dira: Familiekin egiten den lana: Guraso elkarteen bidez tailerrak antolatzen dira adin txikikoen heziketaren inguruan oinarrizko kontuak lantzeko, beren kabuz erabaki dezaketen pertsona kritikoak sortzeko eta honen bidez nerabezaroan drogekin arazoak izateko probabilitatea txikitzeko. Ikastetxeekin koordinazioa: Prebentzio programetatik hainbat ekintza proposatzen dira ikasgeletan lantzeko,. helburuak aldatuz ekintzaren gaiaren eta ikasleen adinaren arabera. Adin tarte guztiekin: Hainbat ekintza bideratzen dira, hala nola, sentsibilizazio kanpainak, kolaborazioak komunikabideetan (egunkarietan, irratian...) etb. Helburua da herritarrak droga-menpekotasun prebentzioaren inguruan sentsibilizatzea. Adibidez, udalek alternatibak proposatzea, patroi-jaietan ardoa bakarrik ez banatzea ...Gazteekin: Jai-busa, udako kanpainak, arriskuen kudeaketa, sustantziei buruzko informazioa, aisialdi osasuntsua sustatzea, prebentzio programarekin zer ikusia duten eskaerei erantzuna, beraientzat interesgarriak eta lagungarriak izan daitezkeen materialak banatzea, gozamenez, etb.Ekintza hauek komunak dira Sakanako hiru Gizarte Zerbitzuetan eta oinarrizko prebentziotzat joko genituzke. Bigarren eta hirugarren mailako prebentzioek, droga-kontsumoaren arazo zuzenekin daukate harremana. Programa horietatik programa zehatzagoetara bideratzen dira, kasuaren arabera.