Sareko bihurtu

Kima euskara taldea 2010ko urr. 15a, 00:00

Zenbatean ez duzu kantatu honakoa: ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena. Euskarak denok behar gaitu: euskaldunak, euskaldun berriak, euskaltzaleak eta erdaldunak. Hobe denak euskaldunak eta euskaldun hiztun fidelak bagina. Baina hori ez da hala. Horretara iristeko aurrera egin beharra dago. Banaka, ikasiz. Kolektiboki, hitz eginez. Euskararen berreskurapena lan kolektibo bat dela sinesten dugulako.Norabide horretan euskara ikasten ari diren helduei: eskerrik asko zuen ahaleginagatik. Hizkuntza ikasteak hura hitz egitea ekartzen du. Beti ez da erraza izaten: inertziak, beldurrak eta beste daude. Baina horretarako sortu zen Mintzakide, zu bezalako pertsonei euskararen erabilera errazteko. Harreman sarea zabaldu eta euskalduntzeko aukera eskainiko dizu Mintzakidek. Euskara praktikatzera gonbidatu nahi zaitugu hemendik, euskaldun-berri. Euskaldun osoak ere behar ditugu, euskaldun berriei laguntzeko. Euskara ikasten ari direnei edo bere inguruan euskaraz hitz egiteko aukera ez dutenei, horixe eskaintzeko: euskarazko elkarrizketa. Astean ordu bat besterik ez dizugu eskatzen. Izan zaitez euskaldun berri baten amaponteko edo aitaponteko. Euskarak behar zaitu. Parte hartu Mintzakiden. Animatu eta izena eman www.sakanamintza.blogspot.com-en bidez. Jendea ezagutuko duzu eta nahi duzun jarduera euskaraz egiteko aukera izanen duzu. Sakanako euskaldunen komunitatea zabaltzen lagunduko duzu. Eta hori bada zerbait. www.altsasukokima.com