Legealdi hau hasi zenean, Sakanako mankomunitatean, euskara arloan aldaketa batzuk onartu ziren:"Bai euskarari" hitzarmenetik atera zen.Euskara batzordean, euskararen alde lan egiten duten taldeek indar gutxiago izan zuten.Euskara teknikarien deszentralizatzea onartu zen, teknikari bat Altsasun, beste bat Lakuntzan eta hirugarrena Irurtzunen, beren lanari ekin zioten.Hau guztia NA-BAI-koek Ezker Abertzalearen iritziaren kontra onartu zuten.Egunak joan, egunak etorri, Euskara batzordearen presidenteak dimisioa aurkeztu zuen, eta kargua mankomunitatearen presidenteak hartu zuen. Handik aurrera oso batzar gutxi egin dira eta ez da bat ere erabakiorra izan.Teknikariek lehen esandako herrietan egiten zuten lana, eta bat-batean, inongo bilerarik egin gabe, Zubiriak teknikariek Lakuntzara joan behar zutela erabaki zuen, erabaki hau telefono deialdi batekin konpondu zuen, batzarra elkartu gabe, udalei abisatu gabe eta idazki bat egin gabe.Arrazoi bat zegoen, Lakuntzako teknikariak, Maider Goñik beste lanpostu bat lortu baitzuen eta orduan ez zegoen teknikaririk mankomunitatean.Gaur egun, operatibo ez den euskara batzordea dugu eta teknikariak hasieran bezala daude.Hain planifikazio ona egin behar zutena agerian dago, ez gara partaideak "Bai euskarari"-n, batzordeak ez du ezer egiten eta teknikari guztiak Lakuntzan daude.Bada garaia buelta emateko egoera honi.