Maria eta ni kasu zehatz batetik abiatuta autismoa lantzen duen film luze dokumental bat da: Miguel Gallardo marrazkilariaren eta haren 14 urteko alaba Mariaren kasua, hain zuzen ere.. Pelikulan Gallardoren komiki baten moldaketa zinematografikoa egiten da eta debuta egiten duen Félix Fernández De Castrok zuzendu du. Protagonisten egunean egunekoa, eta bizikidetzaren arazoak haren poz txikiekin, naturaltasunez erakusten dizkio ikusleari, gaztearen ezgaitasunaren inguruko ikuspegi ezberdina eskainiz. Eskerrak eman nahi dizkiot Miguel Gallardori Mari eta bere gurasoak ezagutzeko aukera emateagatik , eta .ezgaitasun hroi bere alabaren bitartez publiko egiteagatiak. Pelikula horretan partekatzen ditudan esaldiak daude eta nireak egiten ditudanak, ezgaitasuna duen pertsona baten familia naizen aldetik: "ez dut nire alaba besteak bezalakoa izatea nahi, hobea izan dadin nahi dut. "Ez dut nahi nire alaba besteak bezala trata dezaten, erregina bailitzan tratatzea nahi nuke". (Mariaren aitaren esaldiak). "Etorkizunean, ni egongo ez naizenean, norbait nire abalagatik ni neu arduratzen naizen bezala arduratzea nahi nuke, eta ez bizitzeko toki soil bat izan dezan". (Mariaren amaren esaldia).