Egunean 24.000 pertsona gosez hiltzeak ez gaitu ikaratzen. 1.000 milioi pertsona mugako pobrezian bizi direla jakiteak ez gaitu aho zabalik uzten. Zifrak hor daude, existitzen dira, informazio hori lortzeko moduak ere bai, baina, hala ere, ez dugu kontutan hartzen. Beste alde batera begiratzen dugu.Baina lehenengo munduan pobreak existitzen direla jakiteak harritzen gaitu. Ez kezkatu, ez zara bakarra. Ni neu asko tristatu nintzen entzun nituenean unibertsitateko ikasketak egiteagatik edo gaixotzeagatik kondenatuta zeuden Estatu Batuetako familien istorio bukaezinak.Bigarren kasu honetan, adituek "laugarren mundua" deitzen dioten horretaz ari gara, "gabetasun erlatiboa" jasaten ari direnetaz, noski. Konparazio sinpleak saihestuko ditugu. Hirugarren eta laugarren mundua, argi dago egoera desberdinean daudela, batez ere arrazoi geografikoengatik. Hala ere, haien bizitzak zehazten dituen faktore komun bat dute: erabakitzeko gaitasun falta. Zaila da ulertzea, orduan, gure harritzeko gaitasuna aldatu egiten dela segun eta nondik datozen berriak.Pobrezia eta desberdintasuna oso erlazionatuta dauden kontzeptuak dira, baina erraz desberdindu daitezkeenak. Orokorrean dute banatze mekanismoetan aurkitzen dute jatorria eta ez produkzio eskasian. Horrela, diru-sarrera hutsak ez du ongizate hobea ziurtatzen, laugarren munduko biztanleak kreditu txarteldun pobreak besterik ez baitira.