Nik uste dut Joan Paulo I.a disgustuen eraginez hil zela, berak aldaketa garrantzitsuak egin nahi izan zituen Elizaren barruan, baina kuriak ez zion utzi, eta bere bihotz gaixotuak ez zuen iraun. Ez naiz ari pozoia eman ziotela eta abar, batzuk esaten duten bezala. Aita Saindu irribarretsua zen Joan Paulo I.a, Pedroren aulkira ailegatu baino lehen Veneziako Patriarka izan zen. Nik uste dut norabide berri bat emango ziola Joan Paulo I.ak elizari eta negu hotz honetatik aterako zuela. Karlh Rahner, teologo jesuita ospetsuak esaten zuen 1972. urtean: "Ez dago eragozpen teologikorik emakumeak apaiz egiteko". Tokitan gabiltza!!Oskar Romero monsinorea, Joan XXIII.a beatoa, hor daude urteak eta urteak santu egin gabe eta Jose Maria Escriva de Balaguer bi egunetan egin zuten santu. Santutasuna behartsuen gertutasunetik neurtzen da eta Jose Maria oso urrun zegoen hortik. Joan Paulo II.ak eduki du maitasun berezia Opus Deirekiko, Legionarios de Cristo Rey, kikos, Comunion y Liberación eta mugimendu kontserbadore hauek egingo dute santu Joan Paulo II.a eta bazterturik utziko dituzte Oskar Romero eta Joan XXIII.a. Bai, Joan Paulo II.ak lan handia egin zuen, ebanjelizatzaile on bat izan zen. Aldizkari erlijioso batean, Vida Nuevan, Aita Zurien kongregazioko misiolari batek, esaten zuena irakurri nuen: "con Juan Pablo II la Iglesia dió un parón morrocotudo", ez dira nire hitzak, apaiz batenak baizik. Eta Benedikto XVI.ak zer esanik ez, . Donostiako elizbarrutiko gotzain eskuindar eta antieuskalduna den Munilla monsinorea izendatu du eta Bilborako beste eskuindar bat, Mario Izeta.