2009. urteko abenduan, aurrekontu
murriztaile eta antisozialak
onartu zituen Nafarroako
Gobernuak (UPN) 2010. urterako.
Urte honetarako ere, lehengo
lepotik burua!: murrizpenekin
jarraituko dute, eta aurrekoa baino
are antisozialagoak izango
dira 2011. urtekoak.
Azken bi urteetan, bikoiztu
egin da langabezia, erruz ugaritu
da pobreziak eta gizarte-bazterkeriak
erasandako pertsona
eta familia kopurua, eraikuntzaren
eta porlanaren erraldoiak
ezin dio bere buruari eutsi buztinezko
oinen gainean, egunero
onartzen dute ERE berriren bat
eta gai sozialetarako aurrekontuak
murriztu eta murriztu ari
zaizkigu etenik gabe. Ekoizpeneta
garapen-eredu jakin baten
porrotak ekarri digu egoera hori,
baina zenbaitek ez du eredua
zalantzan jartzeko asmorik; bankuen
eta finantza-erakundeen
botere neurrigabeak ekarri gaitu
hona, baina inor ez da ausartzen
horiei kontuak eskatzera,
badaezpada ere... Hau paradoxa!:
lehengo gauza berberak eginez
atera nahi gaituzte krisitik.
Hasteko, % 5 murriztuko dute
aurrekontua bere osoan, eta atalez
atal, % 21,74 kenduko diote Kulturari,
% 6,19 Hezkuntzari, %
5,97 Etxebizitzari eta % 5,81 Landa-
eta Ingurumen-Garapenari.
Nola ulertu behar da "Plan
Moderna" izeneko horrek bultzaturiko
"Ezagutzaren
Nafarroa"ren aldeko apustua
egin nahi izatea, eta Kulturako
eta Hezkuntzako aurrekontuari
halako bakandua egitea?
Nafarroa Planak inbertsioetara
bideratuko dituen 700 milioi
euroetatik, agroindustriak eta
ureztatzeek/Nafarroako Ubideak
eramango ditu 139,9 milioi, errepideek/
autobiek 136,6 milioi eta
AHTak 88,4 milioi. Hezkuntzak
eta Osasunak aldiz, 88,9 milioi.
Hau da, AHTak berak bakarrik
eramango du Hezkuntzako eta
Osasuneko inbertsio guztiek adina,
eta porlanak, berriz - ai porlanak -
(autobiak + AHTa + Nafarroako
Ubidea), Hezkuntzak eta
Osasunak halako hiru. Zenbaki
horietan, non eta nola egiten da
apustu "Ezagutzaren Nafarroaren"
alde, ekologiaren alde, giza
garapenaren alde?
Madrilen eta Nafarroan, tratularien
gisara ari dira aurrekontuak
onartzeko negoziaketetan.
Hor ez dute lekurik herritarren
beharrek. UPNk abstentzioa
emango dio Madrilen PSOEren
aurrekontu-proiektuari, eta
PSNk harenak babestuko ditu.
Nolako parea, karakola eta barea!
UPNren gobernuak prestatu
dituen aurrekontuei aurre egiteko,
ez da aski Parlamentuan
zuzenketak aurkeztea. Harago
joan beharra dago. Guztiz beharrezkoa
da, ezkerretik, harresi
politiko eta soziala eraikitzea.
Asmo horrekin ari da lanean
ezker abertzalea, era guztietako
eragile politiko, sindikal eta sozialekin,
elkarrekin hainbeste gehiegikeriari
erantzuteko. Beharbeharrean
gaude eta.
Iruñea, 2010eko urriaren 26an