Aurtengo ekainean, Nafar Gobernuak
Hondakin Plan berria aurkeztu
zuen. Aipatu plana gardentasunik
gabe jaio zen hasierahasieratik,
nahasia, zehaztasun
eza teknikoekin eta goi-mailako
legeekin kontrajarria, hots, bere
hastepenetik serio erantzuna
izan dena.
Ezkutuan prestatu den proiektu
hau, jasotze selektibo integrala
eta materia organikoaren birziklapena
abordatzearen kontra
jartzean oinarritzen da. Errausketara
bidaltzen dute hondakinen
zati handiena eta konpostajea
errausketaren aurrean lehentasuna
izatea dioen europar zuzentaraua
ez da betetzen. Gainera
materia organikoaren osotasuna
epe eta egutegiekin jasotzearen
helburua ez du kontun hartzen.
Nafar Gobernuaren erabakiak
Jasotze Selektibo Integralari nahiz
materia organikoaren konpostajeari
atea ixten die, jasotze selektiboak
daramatzan 30 urte luzeen
ibilbidea hautsiz. Errausketa-instalazio
bat proposatzen da soluzio
errealistena bezala, materia organikoaren
jasotze selektiboaren
aukera alde batera utzita.
Gure ikuspuntutik, errealismoaren
argudioa, erredukzionismo
edo urrunerago begiratzeko gaitasun
eza besterik ez da. Zerbitzatu
nahi den errealitatearen arabera
dago guztia, kasu honetan,
errausketa industria indartsua
izan litekeena, hiritarren interesen
eta ingurunearen zerbitzura
jarri beharrean. Errausketaren
sustapenak emisioak gehitzen
ditu, baliabide natural eta energia
bidegabe erabiltzen ditu eta
pertsonen osasunean inpaktu
larriak sortzen ditu. Errausketaren
alde egotean, atmosfera zabortegi
berri batean bihurtzea lortuko
dugu, hori bai, gure begien
aurrean ikusezina. Birziklapenaren
aukera ez da utopikoa, erreala
izan daiteke eta errausketa baino
askoz ere merkeagoa da.