Autonomia da heziketaren helbururik
garrantzitsuenetariko bat.
Bizitzan ditugun egoera ezberdinetan
moldatzeko baliabideak izatea
beharrezkoa dugu, eta horiek
hartzen txikitatik hasi behar dugu.
Familian eguneroko egoeretan
landu dezakegu garapen hau. Autonomia
izateak ardura izatera eramango
duela kontuan izanda, benetan
garrantzitsua da ahalegintzea.
Autonomia lortzeko kondizio eta
ahalmen batzuk:.
- Lotura ziurra. Gurasoengan
duen oinarri afektiboa ziurra bada,
umeek ingurua esploratzen dute,
estimulazio handiagoa lortuz.
- Arauak argi eta sendoak izan
behar dira, umearen adina eta egoerara
moldatuak. Gurasoak ados
izatea beharrezkoa da. Irmotasun
lasaiak emaitza onak ditu.
- Umeen portaerak ondorioak
izan behar ditu, eta horietaz arduratu
behar dira. Ondorioek egoerarekin
zerikusia izan behar dute.
- Umeen emozioak onartu eta
bideratzen saiatu. Denok jakin
behar dugu emozioak ez direla
onak edo txarrak. Emozioekin egiten
duguna desegokia izan daiteke,
eta erreakzioak moldatzen ikasi
beharra dago. Gurasoek umearen
emozioak onartze badituzte, eta
erantzun egokia ematen laguntzen
badiote, umeak errazago onartuko
ditu bere frustrazio eta
erruak.
- Erabakitzen ikasi. Bakoitzak
beraren preferentziak zeintzuk
diren jakin behar du, eta besteen
eragina ezagutu.
- Familian gurasoek eta umeek
bere espazio eta denbora propioa
dute. Bakoitzak nahi duen bezala
antolatzen du.
- Umeek egin behar dute beraiek
bakarrik egin dezaketena. Inork
ez du beraien ordez beraiek egin
dezaketena egin behar.
Gurasoek umeengan konfiantza
izatea garrantzitsua da. Umeek
haien eguneroko bizian gainditzen
dituzten zailtasunak, ikasten
dituzten gauza berriak, eta hartzen
dituzten gaitasunak baloratu
behar dira, eta umeek jakin behar
dute gurasoek aintzat hartzen
dituztela haien aurrerapenak.
Horrela aurreratzen segitzeko adore
eta gogoa indartuko dugu, eta
autonomia ere bai.