Batzuetan bizitzak une zail eta gogorretan jartzen gaitu. Batzuetan inoiz imajinatu dugun egoera bizitzera behartzen gaitu bizitzak. Nola imajinatu bizitzak kenduko digula maite dugun pertsona alaia, zoriontsua, maitagarria eta gaztea, oraindik dena egiteko duenean. Baina batzuetan gertatzen da. Momentu batean, segundo batean dena aldatzen da. Hodei ilun bat jartzen da gure gainean eta bizitzaren sentidua aldatzen da. Dena aldatzen da. Dena gelditzen da. Nahiz eta ingurukoak hor egon, bera falta da. Zergatik bera, zergatik orain hain zoriontsu zela, hain pozik denarekin eta denekin. Askotan entzuten dugu, egunero komunikabideetan gazteak hiltzen direla, baina ondoan gertatu arte ez gara jabetzen. Ez gara konturatzen zer bidegabeko egoera den. Nolabait gure aiton-amonak eta gurasoak egunen batean joango direla onartzen dugu, baina seme-alabak gu baino lehenago joaten badira onartzea gogorrago egiten da. Hala ere, ez dira benetan joaten. Bere gorputza ez da hemen egongo, baina maite izan dugunen barruan geratzen da bere arima, bere oroimena, bere irribarrea. Beti gurekin... Gemita.