Azken astetan bizitako egoera desberdinak sexologiatik kokatzen saiatu naiz eta hausnarketarako ate asko zabalik uztera eraman nau.Hasiko naiz lehenengo gaiarekin, gehiengoari heldu zaigun berri batekin hain zuzen, hamar urteko neska-emakume baten erditzearena.Gure gizartean holako berriek iritzi publikoa astintzen dute, izan ere, gure kulturan larritzat hartzen da gaur egun hamar urteko neska bati haurdunaldi bat bukaeraino uztea eta are gehiago bere ama, bere alabaren balentriagatik komunikabide aurrean harro-harro ikustea .Gure kulturan hamar urteko neska bat kokaturik ikusten da bere garapen prozesuan emakume gisa, gaitasun fisiko, kognitibo eta intelektualak heldugabe, batez ere sostengu jasotzeko eta zaintzeko beharrarekin etorkizunean bere izaera gauzatzeko.Agian, neska honen familiaren kulturatik emakume heldutzat hartzen da, bere gorputzak ugalketarako dimentsioak garatu ditu hilekoa heldu zaiolako, beraz ama izanez emakume bezala aintzat hartzen da.Bigarren gaiari helduz, gogoratzen dut ikasgeletan entzuten eta ikusten dudan gaia. Lehen hezkuntzako seigarren mailako ikaslegoarekin (11-12 urte) eta Bigarren hezkuntzako ikaslegoarekin (12-16 urte) errealitate bat errepikatzen dela somatzen dut. Gure gizartean, gure kulturan, badirudi neskeei sexualitearen gaia ez zaiela bat ere interesatzen. Sexualitatea plazerrarekin, gozamenarekin, jokuekin lotzen badugu hain zuzen. Are gehiago, askotan komentario negatiboak entzuten ditut, "ag, ze nazka!!".Beraien ikaskideentzat ordea (mutilentzat), oso gai erakargarria da, edo behintzat, irudi hori eman behar dute. Hitzegiten dugu garapen prozesuan dauden emakume eta gizonetaz.Ez dago bi hiru gabe, eta hirugarren gaian esango dizuet terapia sexologikoa lantzera etortzen diren gure gizartean bizi diren emakume batzuen nahiak. Bikote heterosexualen errealitate batean kokatzen gara, eta kasu honetan ere, emakumeek desioaren eza adierazten dute. Hogeita hamahiru, hogeita hamazazpi, berrogeita zortzi urteko emakumeak eta kasu honetan helduak. Kontsultara laguntza eta aholkuaren bila etortzen dira, existitu ez den interesaren bila,beraien laguneei interesatzen zaien sexualitate batena. Kulturaren koxka ote?Eta azkena, laugarrena. Gure gizartean hainbat urrats eman dugu homosexualitatea errespetatzeko. Urratsak ematen ari garela dudarik ez dago baina...gaur egungo gazteek, helduon jarreretatik elikatzen direnek (gure kulturatik) oso jarrerak homofoboak adierazten dituzte. Eta kasu honetan atenzioa deitzen didatena ez dira neskak, baizik eta mutilak. 2010 eko urtean, nafarroako mutil askok beraien identitatea, gizona izatearena, heterosexuala izatearekin lotzen dute eta badakigu ze ondorio dakarte holako ikuspuntu murritzek. Pasa den asteburuan Bilbon bi mutil homosexualak zirelakoan erasotuak izan ziren. Erasotzaileek 15 urte zeuzkaten . Gure gizartearen eta kulturaren errealitatea.Errealitate desberdinak, kultura desberdinak eta denok kulturaren partaideak.Hausnarketarako gaiekin uzten zaituztet.