Transgenikoak

Lugorri taldea 2010ko aza. 12a, 00:00
Ziur nago gehiengoek badakizuela zer diren transgenikoak, hala ere, despistatuta zaudenontzat, saiatuko naiz bi hitzetan azaltzen zer diren Genetikoki Eraldatutako Organismoak.Artifizialki sortua izan den organismo bati bere genetika aldatzen zaio, beste izaki batzuen ADNko zenbait segmentu bere kode hereditarioan barneratuz. Adibide gisa,nafarroan landatzen den artoak bakterien geneak daramatza.Transgenikoek gure osasuna mehatxatzen dute eta gure ingurumena hondatzen dute.Beste laborantzak kutsatzen ditu, nekazaritza familiarra suntsituz. Baterako existentzia ezinezkoa da. Nekazariok eta kontsumitzaileok eskubide eta ardura osoa daukagu gure helikagaiak nola eta non sortzen diren erabakitzeko.-Badakizu zein den Europa Batasuneko  estatu bakarra, transgenikoen landaketa  masiboak burutzen dituena?Espainia.2008an adibidez, 80.000.hektarea landatu ziren, genetikoki eraldatutako artoaz.-Badakizu, behien geneekin esperimentaten ari direla sojazko plantetan eta sitsen geneekin sagarretan eta arratoien geneekin letxugetan?Guzti honi aurre egiteko,Nafarroan badago plataforma bat zenbait urte martxan daramatzana www.economiasolidaria.org/documentos/declaración_de_la_plataforma_navarra_libre_de_transgénicos. Genetikoki Eraldatutako Organismoetatik Libre bizi nahi duten Nafarroako Udalerrien Adierazpena lortzeko iniziatiba aurrera doa. Eta Sakanan?Sakana bizirik nahi dugulako,  denok jarri behar dugu gure hazia,  edertasuna ereiteko.Zurea ere landatu nahi baduzu jarri kontaktuan plataformarekin.Europan jada bederatzi estatuek, 2009an Irlandak, debekatu dituztela transgenikoen landaketak. Espainia berriz kontrakoa egiten ari da eta Nafarroa da landaketa gehien egiten dituen lurraldea.- Nahi dutena egiten utzi behar diegu gure etxean?? Helikagaien burujabetza, bestak beste, ondorengo belaunaldien bizi kalitatea bermatzea delako hasi gaitezen hain emankorra den ama lurra errespetatzen eta zaintzen.On egin!!