Aurreko artikuluan esan genuen bezala, aurten, sexu eta ugalketa osasunaz hausnartuko dugu. Etxarriko Izargi zentruari lotuta. Egia esanda, honetaz badago asko esaterik. Zentrua martxan jarri zeneko Gazte Programa integrala berreskuratzeari lehentasuna eman nahi diogu.Izan ere, mugimendu feministak emakumeon bizitzan sexu askatasuna oinarrizko zutabetzat jo ohi baitu.Begi bistan dago emakume gazteek askatasun handia dutela guk izan genuenarekin konparatzen badugu. Halaber, eskubide askoren galera zein sexualitatean izugarrizko atzerapenak gertatzen ari direla uste dugu.Adibide bat jartzeagatik, jakin behar da Estatu mailan 1.978. urtean sexualitateari buruzko lehendabiziko zentrua Iruñean ireki zutela, mugimendu feministaren borrokaren ondorioz. Urte batzuetara Etxarriko Izargi, kasu.Garai hartan zentru integrala zela esan dezakegu. Bi ziren helburu nagusiak. Alde batetik, sexu heziketa. Bestetik, gazteriarekin serio lan egitea. Honetarako "Gazte Programa" sortu zuten. Programa horretan langile guztiek; ginekologo, erizain, administrari, sexu-hezitzaile,.. denek asteazkenero arratsaldez gazteriarekin espresuki lan egiten zuten. Gazte Programa, non emakumeek sentimentuei, beldurrei, euren gorputzari, antisorgailuei, ligeei,... lasai, juzgatu gabe eta normaltasun osoz hitz egin zezaketen. Ez zen kasualitate bat UPN-k Gazte Programa Nafarroan osoan akabatzea. Ongi asko zekien zer ondorio baikorrak ekar zitzakeen eta horri beldur zion.Altsasuko Feministaren ustetan aukera hori eduki izanak emakumeei aukera ugari eman zizkigun. Denontzat oso lagungarri izan zen.Jende gazteak Gazte Programa existitu zenentz badakien zalantzan gaude. Agian, egungo gazteriak ez du horren beharra sentitzen, baina guk argi daukagu Gazte Programaren eza galera zein atzerapauso bat izan dela. Horrexegatik, Etxarriko Izargi Zerbitzuan horren falta eta premia ikusten eta aldarrikatzen ditugu.Denok ikasi dugu zerbait lortzekotan borrokaren bidez izan beharko dela, baita Gazte Program ere. Kasu honetan, gazteriak berak iniziatiba hartu behar duelakoan gaude. Gu ere hor laguntzen izanen gara.